2010/03/03

Martxoko egitaraua

Gogoratu doako saio irekiak direla, izena aurrez eman behar dela, eta euskaldunzaharrak nahiz euskaldunberriak ongi etorriak direla!

Honatx martxoko saioak:


Matematika biluzik (bi lekutan)
Yosu Yurramendi matematika irakasleak bizitzaren eguneroko gai gehienak eredu matematiko batez jantzita ikus litezkeela erakutsiko digu. Eredua erantzi eta matematika biluzik agertzen da.
Noiz: martxoaren 4an, osteguna, 16:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Noiz: martxoaren 11n, osteguna, 18:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)

Boliviako haur meatzariak (bi lekutan)
Ikus-entzunezko honetan Boliviako haur meatzariek bizi duten esplotazioa erakutsiko digu Ander Izagirre kazetari donostiarrak.

Noiz: martxoaren 9an, asteartea, 18:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: martxoaren 17an, asteazkena, 18:30etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Ilen kultibatu (Calendula) ukendua
Itziar Salegi sendabelarretan eta aromaterapian adituak Kalendula ukendua nola prestatzen den eta zertarako erabil dezakegun azalduko digu. Gainera, norberak egindako ukendua eramango du opari.

Noiz: martxoaren 12an, ostirala, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian

Donostiako bioaniztasuna ezagutzeko irteera
Cristina Enean dagoen Ingurumen Baliabideen Etxearen eskutik Donostiako kaleetan aurki dezakegun bioaniztasunaren berri izateko aukera izango dugu Cristina Eneatik udaletxerainoko ibilaldian.

Noiz: martxoaren 26an, ostirala, 09:30ean
Non: Cristina Enea parkeko ate nagusitik aterata

Hitza egunkarian Groseko mihiluzeren berri!


Bai ederki pasa genuela esames, potokume, eroglifiko eta mimika bezalako jolasekin!