2013/12/09

Abenduko iriki atia egitaraua




  Ikasturte honetako iriki atia programa Bertso Txapelketa Nagusiaren harira Jokin Labayenek bertsogintzari buruz emandako saioarekin hasi badugu ere, hauxe duzue 2013-2014ko lehen egitaraua, abenduari dagokiona, hain zuzen ere.

Badakizue edozein euskaldunek parte har dezakeela, eta doanekoak direla!

 





Boliviako haur meatzariak
Ikus-entzunezko honetan Boliviako haur meatzariek bizi duten egoera erakutsiko digu Ander Izagirre kazetari donostiarrak.

Noiz: abenduaren 17an, asteartea, 09:30ean
Non: Amara Berri–AEK euskaltegian

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea
1813ko abuztuaren 31an Donostia hiria, frantziarrek hartuta zutela, arpilatu eta suntsitu egin zuten indar britainiar eta portugaldarrek. Bigarren mendeurrenaren inguruan, Untzi Museoko erakusketa honek hausnarketa zabalago bat egiten du, Frantziako iraultzatik hasi eta gerra napoleonikoen amaierara arteko aldia aztertuz.

Noiz: abenduaren 13an, ostirala, 10:00etan
Non: Untzi museoan
eta
Noiz: abenduaren 18an, asteazkena, 10:00etan
Non: Untzi museoan

Bitxigintza: argizaritik metalera
“Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu gure lankide ohi Agarak. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, nahiko balute, argizarian sortutakoa metalera, zilarrera edo brontzera, pasatzeko aukera izango lukete.

Noiz: abenduaren 10ean, asteartea, 09:15ean
Non: Amara Berri-AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 11n, asteazkena, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 12an, osteguna, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 12an, osteguna, 18:15ean
Non: Amara Berri-AEK euskaltegian