2009/01/29

Otsail-martxoko saioak

Kaldereroak
Juan Antonio Anterok, Groseko Kaldereroen sortzaileak, Kaldereroen berri emango digu, Okendo Kultur etxean dagoen erakusketak lagunduta.
Noiz: otsailaren 5ean, 10:00etan
Non: Groseko Okendo kultur etxean

Krisi finantzario-ekonomikoa
Egun bizi dugun krisiaren gakoak, denok ulertzeko moduan, emango dizkigu Joseba Barandiaran ekonomialariak, eta “Etxebizitzen prezioa jaitsi daiteke? Alokairuan bizitzea dirua botatzea da?” bezalako galderei buruzko iritzia emango digu.
Noiz: otsailaren 13an, 18:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian

Bertsolaritza (bi lekutan)
Bertsoen nondik-norakoak ezagutuko ditugu, Amets Arzallus hendaiarraren laguntzaz,
bai eta bertsoak osatu ere.
Noiz: otsailaren 18an, 18:00etan
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
eta
Noiz: otsailaren 19an, 09:30ean
Non: Intxaurrondoko AEK euskaltegian

Sagardoetxera bisita
Astigarragako Sagardoetxera bisita gidatua antolatu dugu. Museoa bisitatzeaz gain, sagardoa dastatuko dugu.
Noiz: otsailaren 27an, goizeko 9ak aldera irtengo gara autobusez, itzulera 11etan. Irteera lekuak aurrerago jakinaraziko ditugu.

Baserria (bi lekutan)
Euskal Herriko baserriek mendez mende izandako bilakaera eta garapenaren berri emango digu Ainhoa Negeruela arkitektoak, bai eta bertako baserri adierazgarri batzuen ezaugarri eta berezitasunen gaineko jakingarriak ere.
Noiz: martxoaren 5ean, 18:00etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: martxoaren 10ean, 09:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian

Tai-chia
Izaera martziala duen eta energetikoa deitzen dioten barne-ariketa gisa aurkeztuko digu tai-chia Juan Gorostidi irakasleak.
Noiz: martxoaren 6an, goizeko 9:00etan.
Non: Alde zaharreko Tai Chi Chuan eskolan.
Oharra: arropa arina eta erosoa eraman.

Mihiluze jolasa
Ondo pasatzeko aukera izango duzu telebistako lehiaketa arrakastatsuan jokatuz, eta sariren bat irabaz zenezake!
Noiz: martxoaren 12an, 10:00etan
Non: Intxaurrondoko AEK euskaltegian

2009/01/15

Egindako saio batzuetako argazkiak

Otsail-martxoan egingo ditugun saioak prestatzen ari gara. Bien bitartean, honatx abenduko hainbat saiotako argazkiak:

Euskal Kantagintza Berria




Blog sorkuntza























Euskal mitologia















Txan Magoaren emanaldia