2017/06/15

"Ingurumena amilka, Lurra intzirika"






Goiburuko esloganak irabazi du V. Euslogan Lehiaketa, Marijo Esnaola bidaniarrak bidalia. Zorionak, Marijo!

Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, ondoko eslogan hauek gelditu dira:

"Haizea, lurra eta ura, geure ardura" eta "Maitatu natura zurea baita onura"

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta hurren arte!

2017/06/12

Ingurumena zaintzearen aldeko esloganak

Mila esker parte hartu duzuen guztioi, eta adi egon, ostiralerako izango baitugu irabazlearen berri. Jasotako hogeita hamaika esloganen zerrenda duzue jarraian:

 Ama lurra zaindu, etorkizuna landu

Arduraz ekin ama lurrarekin

Arduraren urratsa, lurramaren arnasa

Ardura eta natura, beharrezko batura

Zaindu ingurumena, gure altxorrik preziatuena


Ingurumenaren mina, kea eta zikina


Lurra bero bero, ingurumena hondatuz gero


Lurra arnasetuka ingurumena kaltetuta


Nolako ingurumena, halako osasuna


Zaindu ingurumena, osasunerako onena


Ingurumena amilka, lurra intzirika


Baduzu ingurukoez pentsatzeko ahalmena: zaindu ingurumena.

Baduzu ingurukoen ongizatea areagotzeko ahalmena: zaindu ingurumena.

Garbi esanda, lurra garbiagoa merezi dute ondorengoek.

Garbi esanda, garbi jokatu ondorengoekin.

Garbi esanda, izan garbia lurrarekin.

Ingurumena babestea da guztiok irabaztea

Ingurumena zaintzea da natura maitatzea

Maitatu natura, zurea baita onura

Arnas garbia nahi baduzu, Planetaren birika zaindu behar duzu

Lurra, Itsasoa eta Haizea, zaindu zure bizitza bezela

Gozatu, jolastu Natura berdearekin eta kolorea eman bizitzari

Lur garbia ereiten baduzu, berdeaz goza dezakezu

Ingurumena zaindu, gero nahi baduzu gozatu

Ingurumena zaindu, ez baduzu nahi gaixotu

Bizikleta eta birziklatze gehiago!

Haizea, lurra eta ura, geure ardura


Kutsadura ez da onura

Natura mila kolore, elikadura mila zapore.


Natura zaindu ezazu, eguneroko lana, gogoratu!


Ingurunean giro txarrik nahi ez baduzu, zintzo jokatu, badakizu.