2014/06/19

"Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu!"

Hauxe da, bada, II. euslogan lehiaketaren eslogan irabazlea, Irrintzi-AEK euskaltegiko Lucia eta Libero ikasleen artean osatutakoa.


Libero Italian denez, Lucia bakarrik agertzen da argazkian AEKren ordezkariaren eskutik bertako labeldun produktuez betetako saskia jasotzen. Gainera, Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza bana ere irabazi dute.

Bejondaiela!

Bigarren postuan gelditutako eslogana ere aipatu nahi genuke: "Osasuntsu elikatu, bertakoa kontsumitu".

Heldu den urtean beste gai bat jorratuko dugu. Zein gai? Zeuek proposatu!!!


2014/06/16

Euslogan zerrenda

Kaixo, neska-mutilok!

Hauxek dira zuok bidalitako esloganak. Mila esker parte hartzaile guztiei!
Ostegunerako jakingo dugu nor den irabazlea. Laister arte!



BERTAKO PRODUKTUEN KONTSUMOA SUSTATZEKO ESLOGANAK

Bertako elikagai, osasunez blai
Geureaz elikatu, bai osasuntsu
Zer jan hura izan,
Bertan elikatu!
Geureaz gozatu, bertakoa elikatu
Nongoa jan, hangoa izan
Bertakoa, bai osasuntsu
Geurea bai osasuntsu
Osasuntsu elikatu, bertakoa kontsumitu
Osasuntsu elikatu, bertakoa dastatu
Bertakoa bai sanoa
Bertakoaz bapo bai sano
Dasta bertakoa!
Bertakoa dasta!
Zapore ederra, osasuna bai ederra!
Gizarteak beti aukeratzen du produkturik hoberena, gurea, baserrikoa.
Etxean, lanean, kalean, sustraitik kanpo; beti produktu ekologikoa.
Gure produktuak dastatu eta Basque Country-z gozatu.
Gertukoa maite dugulako.
Gertukoa, gustukoa.
Mauka-mauka, bertakoak zaporerik badauka!
Geurea, hobea.
Bertakoari kosk! Gurea delako.
Zure esku dago bertakoari kosk egitea.
Bertakoa, bertatik bertara.
Bertakoek bertakoentzat.
Bertakoa, bai dotorea! Kolorea, usaina eta zaporea!
Gozo, gazi, garratz, mikatz... Bertako oro goxo!
Gure sustraietatik ahora. Bejondaizuela!
Bapo, bapo, hemengoa chapeau!
Bertatik bertara, baratzetik etxera.
Gure baratzetan prestatzen duguna, bai goxoa!
Guk produktua jarri eta zuek gustura jan.
Jan, edan eta disfrutatu. Ase hemengo produktuekin.
Hemengoarekin asetuz
Guretzat, gurekin jaio
Hemengo produktuak, aukerarik ederrena
Hurbilago, gozoago
Nahi baduzu gozatu, bertako produktuak dastatu!
Literaturaz, nekazaritzaz, eraikuntzaz, kalitateaz hemen ere badakigu
Gustukoa eta ezaguna, bertako produktua!
Bertako produktuak aukeratzean, sabela eta bihotza hurbil!
Geurearekin batera hazteko, bertakoa dugu erosteko!
EUSKERAZ MINTZATU, EUSKERAZ DAZTATU
GAU ETA EGUN EUSKARAZ DAZTATU NAHI DUT
KRESALA,XIRIMIRIA ETA BERTAKO JANARIA
EUSKERA BELARRI-AHO, LABEL AHO-SABEL
ETXEKO BEROTASUNARE EZEAN, IREKI LABEL POTEA!!!