2015/11/26

15-16 ikasturtean BAGERAn egingo ditugun saioak

Kaixo, denoi, zer moduz?
Ikasturte honetan hilean behin saio bat egingo dugu Bagerak duen egoitzan (Hernani kalea, 15).
Gogoratu edozein euskaldun zein euskara ikasle etor daitekeela, beti ere, izena aurrez emanda, 15-20 lagunentzako saioak izango baitira. Eta, jakina, doan izaten jarraitzen du!

 Tel: 943 327611/607596112

donostia@aek.eus http://www.irikiatia.blogspot.com


Saioak hauexek dituzue:

Bitxigintza: argizaritik metalera 

 “Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu  Agara Agirrek. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek  argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, argizarian sortutakoa metalera pasatzeko aukera izango lukete.   
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean


Eguraldiak harrapatuta

Meteorologia gaia jorratuko dugu Gloria Latasa geografoaren  bitartez.  Hedabideen eguraldi mapak hobeto interpretatzen ikasiko ahal dugu!
Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30ean

 

Bizikletaren mantentze-lanak

Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.
Otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean

 

Bertsolaritza

Bertsoen nondik norakoak ezagutuko ditugu Amets Arzallus hendaiarraren laguntzaz, bai eta bertsoak osatu ere. 
Martxoaren 16an, asteazkena, 18:30ean

 

Erleak eta erlezaintza

Erlemunduko lagunek erleek eta erlazaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digute, besteak beste, eta ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.
Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean

 

Lurrinak eta perfumeak

Maddalen Marzol andoaindarrak  lurrin eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.
Maiatzaren 18an, asteazkena, 18:30ean