2010/02/01

2010eko otsaileko saioak

Hementxe duzue egitaraua. Gogoratu saio irekiak direla, eta edozeinek eman dezakeela izena!


Mihiluze jolasa (bi lekutan)

Ondo pasatzeko aukera izango duzu telebistako lehiaketa arrakastatsuan jokatuz, eta sariren bat irabaz zenezake!

Noiz: otsailaren 9an, asteartea, 15:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: otsailaren 12an, ostirala, 09:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian (Isabel II.a kalean)

Hego Amerikan barrena tandem-ez (bi lekutan)

Besteak beste, Patagonia haizetsu eta hotzean, Brasileko hondartza biluztuetan eta Amazoniako oihan heze eta sargoritsuan bizitakoak kontatuko dizkigute Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabek irudi ikusgarriez lagunduta.

Noiz: otsailaren 11n, osteguna, 09:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: otsailaren 11n, osteguna, 12:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)

Donostia estralurtar batek ikusita

Jürgen Wolf TANDEM fundazioko kideak Donostia kanpotar batek nola ikusten duen azalduko digu hirian zeharreko bisita gidatu interaktiboan.

Noiz: otsailaren 19an, ostirala, 09:30ean
Non: Alderdi Ederreko zaldiko-maldikotik aterata

Ilen kultibatu (Calendula) ukendua

Itziar Salegi sendabelarretan eta aromaterapian adituak Kalendula ukendua nola prestatzen den eta zertarako erabil dezakegun azalduko digu. Gainera, norberak egindako ukendua eramango du opari.

Noiz: otsailaren 24an, asteazkena, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian



Saio irekiak DOAN!! Izena aurrez eman behar da:
Tel: 943 327611/607596112
donostia@aek.org http://www.irikiatia.blogspot.com/
ANIMATU!!!

2009ko abenduko hainbat saiotako argazkiak

Neguko solstizioa eta Euskal Kantagintza Berria izeneko saioetako bina argazki dituzue ikusgai, dagozkien loturetan klik bana eginda.