2013/12/09

Abenduko iriki atia egitaraua




  Ikasturte honetako iriki atia programa Bertso Txapelketa Nagusiaren harira Jokin Labayenek bertsogintzari buruz emandako saioarekin hasi badugu ere, hauxe duzue 2013-2014ko lehen egitaraua, abenduari dagokiona, hain zuzen ere.

Badakizue edozein euskaldunek parte har dezakeela, eta doanekoak direla!

 





Boliviako haur meatzariak
Ikus-entzunezko honetan Boliviako haur meatzariek bizi duten egoera erakutsiko digu Ander Izagirre kazetari donostiarrak.

Noiz: abenduaren 17an, asteartea, 09:30ean
Non: Amara Berri–AEK euskaltegian

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea
1813ko abuztuaren 31an Donostia hiria, frantziarrek hartuta zutela, arpilatu eta suntsitu egin zuten indar britainiar eta portugaldarrek. Bigarren mendeurrenaren inguruan, Untzi Museoko erakusketa honek hausnarketa zabalago bat egiten du, Frantziako iraultzatik hasi eta gerra napoleonikoen amaierara arteko aldia aztertuz.

Noiz: abenduaren 13an, ostirala, 10:00etan
Non: Untzi museoan
eta
Noiz: abenduaren 18an, asteazkena, 10:00etan
Non: Untzi museoan

Bitxigintza: argizaritik metalera
“Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu gure lankide ohi Agarak. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, nahiko balute, argizarian sortutakoa metalera, zilarrera edo brontzera, pasatzeko aukera izango lukete.

Noiz: abenduaren 10ean, asteartea, 09:15ean
Non: Amara Berri-AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 11n, asteazkena, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 12an, osteguna, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
eta
Noiz: abenduaren 12an, osteguna, 18:15ean
Non: Amara Berri-AEK euskaltegian

2013/06/26

“Euskararen giltza, elkarrekin mintza”, Euslogan lehiaketaren irabazlea


Igeldoko Arantxa Azpillagak irabazi du Euslogan lehiaketa, hain zuzen, “Euskararen giltza, elkarrekin mintza” esloganarekin. Zorionak, Arantxa! Datorren urtean Donostiako AEKn izango zaitugu ikasle, doan lortutako matrikulari esker.
Nabarmendutako beste eslogan batzuk:
- Euskara “IN” elkarrekin
- Euskara zeure oreka
- Euskara, bihotzetik ahora
Eskerrik asko, parte hartzaile guztiei!
Datorren ikasturtean beste gai bat aurkeztuko dizuegu euskarazko esloganak asma ditzazuen. Laster arte!

2013/06/10

Maddalen Marzol, perfumeen unibertsotik usaina zabaltzen

















Joan den astean iriki atiako hainbat saio gidatu ditu Maddalenek. Atzo, igandea, ekainak 9, Euskadi Irratiko "Amarauna" irratsaioan izan da, eta besteak beste, AEK-k antolatutako saioei buruz jardun du.


2013/05/29

euSLOGAN lehiaketa


Euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera irabaz dezakezu!
Donostiako AEK-k euskarazko *eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa.
Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Lehiaketa honetan, hain zuzen, euskararen erabilera bultzatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. Esate baterako, 18. Korrikan erabilitako leloa: “eman euskara elkarri”.
*eslogan edo slogan
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
OINARRIAK:
1.- 2013ko ekainaren 1etik 20ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak euskararen erabilera sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org, honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- Esloganak, bidali ahala, www.aek.org/blogak/donostia helbidean zerrendatuko ditugu.
7.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 26an jakinaraziko dugu arestian aipatu blogaren bitartez, eta apelaezina izango da.
8.- Saria: irabazleak 2013-2014 ikasturtean AEKren Donostiako euskaltegi batean euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera izango du.
9.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!

2013/05/28

Basque Culinary Center-en eskaintza berezia AEKideontzat


Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako unibertsitate Basque Culinary Center-ek BCulinary gastronomia zaleentzako gunean euskara ikasleei eta euskaltegiei zuzendutako ikastaro praktikoa emango du: hainbat plater prestatzen ikasiko dute, euskaraz, jakina! Bi ordu eta erdiko 4 saio antolatu dituzte, ostegunetan (ekainaren 6an hasi eta ekainaren 27an bukatu) Basque Culinary Centerren egoitzan (Miramonen, Donostia)
Ikastaroak 130€ balio du; baina AEKideok -eta kide ohiek- %15 eko deskontua edukiko dugu (110€).
AEKideren batek -ikasleek, irakasleek, zerbitzukideek…- parte hartu/informazio gehiago nahi badu, mezu bat idatzi behar du club@bculinary.com helbide elektronikora (ikastaro honetan interesa duela zehaztuz).
Oharra: gutxieneko partaide kopurua ziurtatu behar dute ikastaroa aurrera ateratzeko.

2013/05/10

Emakumeak plazan

















Dokumental ederra eskaini zigun Arantxa Gurmendik atzo San Telmo Museoan. Nola gure aurreko garaietan, hala gaur egun ere emakumeek herri-kiroletan izan duten presentzia erakutsi digu dokumental honek, protagonisten iritziez hornitua: arraunlari, pilotari, harri-jasotzaile, aizkolari, soka-tiralari, idi-probalari...

Bideoa Argiako esteka honetan ikus dezakezue. Merezi du!





Maiatz eta ekaineko saioak

Aupa!

Ikasturteko azken txanpako saioak hementxe:


Emakumeak plazan
Betidanik, herri-kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa. Hala ere, aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran, sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan, edo idi-proban aritzen diren emakumeak. Arantxa Gurmendik eurei buruzko egindako dokumentala ikusi eta egilearekin hitzaspertua edukitzeko aukera izango dugu.

Noiz: maiatzaren 9an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo Museoan

Baleazaleak
Untzi Museoko erakusketa honen bitartez  antzinako eta gaur egungo balearen arrantza ezagutuko dugu eta bereziki, euskaldunek jarduera honetan izan duten parte hartzea. 
 
Noiz: maiatzaren 16an, osteguna, 09:30ean
Eta
Noiz: maiatzaren 16an, osteguna, 17:45ean
Non: Untzi Museoan

Lurrin eta perfumeak
Maddalen Marzol andoaindarrak  lurrin (usain gozo) eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.
 
Noiz: ekainaren 4an, asteartea, 9:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 6an, osteguna, 9:30ean
Non: Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 6an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo Museoan                                                                           

Noiz: ekainaren 7an, ostirala, 9:30ean
Non: Antiguako  AEK euskaltegian

Urak, olioak eta xaboiak
Esperimentu errazak eginez, ura eta olioaren ezaugarri garrantzitsuenak fro­gatuko ditugu: dentsitatea, gainazal-tentsioa, kapilaritatea… modu praktiko eta atseginean. Amaitzeko, olioa berrerabiliz, xaboi naturala egiten ikasiko dugu.

Noiz: ekainaren 14an, ostirala, 9:30ean
Non: Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean

2013/02/01

otsail,martxo eta apirileko saioak

Kaixo, denoi!

Datozen hiletarako programazioarekin gatozkizue.

Hi, parte hartzak/n! Hiretzat ere baduk/n eta!


Palindromo tailerra
Markos Gimeno Vesga ermuarrak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak, palindromoak, nola eraiki erakutsiko digu. Palindromoa da,  adibidez, “Nik enara neraman amaren aranekin” esaldia.

Noiz: otsailaren 5ean, asteartea, 15:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: otsailaren 5ean, asteartea, 18:o0etan
Non: San Telmo museoan                                     

Beruna poltsikoetan
Ander izagirre kazetari eta bidaiariak idatzitako liburuan oinarrituta, Frantziako Tourreko istorio, pasadizo eta xelebrekeriak kontatuko dizkigu; esaterako, Tourrean parte hartzeko Bilbotik Parisaino bizikletaz joan zen Vicente Blanco ‘El Cojo’rena bezalakoak.

Noiz: otsailaren 28an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan                                     

Hiru bidaia: hiru kontinente
Uhaina Atxotegi bidaiariak urruneko hiru kontinentetara egindako bidaien kontakizuna egingo digu, argazki ederrez lagundurik:  Brasil (Amazonia), Ganbia eta Mongolia.

Noiz: martxoaren 12an, asteartea, 09:30ean.                                                          
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 13an, asteazkena, 17:30ean.
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 14an, osteguna, 18:15ean.
Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 15ean, ostirala, 09:30ean.
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Euskal Herriko historia txanponen bidez
Mikel Legorburu numismatikan adituak Euskal Herriko historiaren azalpena emango digu garaian garaiko txanponen bitartez.

Noiz: apirilaren 11n, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan                                      

2013/01/22

Hitanoari buruzko saioak Antiguako AEKn eta San Telmon





Ritxi Lizartza itzultzaileak saio bana eman du urtarrilean Antiguako AEK euskaltegian eta  San Telmo museoan. Azken hau euskarari buruzko "Badu, bada" erakusketa erraldoiaren barruan.

Hikaren ezaugarri nagusiak aztertu genituen, eta egoki nola erabili ere azaldu zigun Ritxik saio parte hartzaile entretenigarrian. Horretarako, "Sorotan Bele" eta "Bide Ertzean" taldeen kanta bana entzun genuen, eta Antton Olariagaren "Zakilixut" pertsonaiaren hainbat komiki-tira aztertu, besteak beste.

"Mintza hadi, lagun!"