2009/01/15
Egindako saio batzuetako argazkiak
Otsail-martxoan egingo ditugun saioak prestatzen ari gara. Bien bitartean, honatx abenduko hainbat saiotako argazkiak:
2008/12/02
abenduko ikastaroak
Euskal Kantagintza Berria
Ez dok Hamairutik hasita Negu Gorriak bitarteko kantagitzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta.
Noiz: abenduaren 11n, 09:30ean
Non: Intxaurrondoko AEK euskaltegian
Euskal Mitologia
Euskal Mitologiako pertsonaiarik esanguratsuenak ezagutzeaz gain, gure mitologiaren ezaugarri nagusien berri izango dugu Aritza Bergara adituaren eskutik.
Noiz: abenduaren 11n, 18:00etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Txan Magoaren magia
Txan Magoaren eskutik, ohiko magia saioaz gozatzeaz gain, hainbat magia truku ikasiko ditugu.
Noiz: abenduaren 18an, 18:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian

Blogen sorkuntza
Nork bere bloga sortuko du. Horretarako, blogaren kontzeptu orokorrak ezagutu eta blogak sortzeko hainbat tresna erabiltzen ikasiko dugu, Gorka Julio Informatikan Ingeniari Teknikoaren eskutik.
Noiz: abenduaren 18an, 9:00etatik 13:00etara
Non: Antiguako Lugaritz kultur etxean

Zerrak lagunduta irudiak egingo ditugu okume egurrean, eta margotutakoan Olentzerotan oparitzeko moduko opariak izango ditugu, Antxon Mendizabal Mendi artistaren laguntzarekin.
Noiz: abenduaren 16tik 19ra, 11:30etik 13:00etara
Non: Mendiren tailerrean, Grosen

Izena ematea
AEKren euskaltegietan bertan.
telefonoz 943. 327.611
epostaz (donostia@aek.org)
Parte hartzea mugatua da. Behin ikastaro baterako erreserba eginda, ikastaro eguna baino gutxienez bost egun lehenago konfirmatuko zaizu parte hartzeko aukera. Baieztatutako parte hartzaileen artean bazaude, 20€ko fidantza utzi beharko duzu ikastaro eguna baino gutxienez bi egun lehenago. Gordailua ikastarora joandakoan itzuliko zaizu.
2008/12/01
zergatik Portaleta?

Iriki atiaren ikurra edo logoa Portaleta da. Portaleta, Donostiako harresiaren parte da, itsasorako pasabidea, hain zuzen. Dokumentatuta dauden beste izenak: Portaletas eta Puerta del Mar (euskaraz, itsas atea).
Aterik gabeko pasabidea da Portaleta. Geuk ikurtzat hartu dugu, eta bere bitartez euskaltegiaren eta kalearen arteko aterik gabeko pasabidea irudikatu nahi dugu: euskara ikasleak eta donostiar euskaldunak harremanetan jarriko dituen topalekua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)