2013/05/10

Emakumeak plazan

















Dokumental ederra eskaini zigun Arantxa Gurmendik atzo San Telmo Museoan. Nola gure aurreko garaietan, hala gaur egun ere emakumeek herri-kiroletan izan duten presentzia erakutsi digu dokumental honek, protagonisten iritziez hornitua: arraunlari, pilotari, harri-jasotzaile, aizkolari, soka-tiralari, idi-probalari...

Bideoa Argiako esteka honetan ikus dezakezue. Merezi du!





Maiatz eta ekaineko saioak

Aupa!

Ikasturteko azken txanpako saioak hementxe:


Emakumeak plazan
Betidanik, herri-kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa. Hala ere, aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran, sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan, edo idi-proban aritzen diren emakumeak. Arantxa Gurmendik eurei buruzko egindako dokumentala ikusi eta egilearekin hitzaspertua edukitzeko aukera izango dugu.

Noiz: maiatzaren 9an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo Museoan

Baleazaleak
Untzi Museoko erakusketa honen bitartez  antzinako eta gaur egungo balearen arrantza ezagutuko dugu eta bereziki, euskaldunek jarduera honetan izan duten parte hartzea. 
 
Noiz: maiatzaren 16an, osteguna, 09:30ean
Eta
Noiz: maiatzaren 16an, osteguna, 17:45ean
Non: Untzi Museoan

Lurrin eta perfumeak
Maddalen Marzol andoaindarrak  lurrin (usain gozo) eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.
 
Noiz: ekainaren 4an, asteartea, 9:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 6an, osteguna, 9:30ean
Non: Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 6an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo Museoan                                                                           

Noiz: ekainaren 7an, ostirala, 9:30ean
Non: Antiguako  AEK euskaltegian

Urak, olioak eta xaboiak
Esperimentu errazak eginez, ura eta olioaren ezaugarri garrantzitsuenak fro­gatuko ditugu: dentsitatea, gainazal-tentsioa, kapilaritatea… modu praktiko eta atseginean. Amaitzeko, olioa berrerabiliz, xaboi naturala egiten ikasiko dugu.

Noiz: ekainaren 14an, ostirala, 9:30ean
Non: Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean

2013/02/01

otsail,martxo eta apirileko saioak

Kaixo, denoi!

Datozen hiletarako programazioarekin gatozkizue.

Hi, parte hartzak/n! Hiretzat ere baduk/n eta!


Palindromo tailerra
Markos Gimeno Vesga ermuarrak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak, palindromoak, nola eraiki erakutsiko digu. Palindromoa da,  adibidez, “Nik enara neraman amaren aranekin” esaldia.

Noiz: otsailaren 5ean, asteartea, 15:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: otsailaren 5ean, asteartea, 18:o0etan
Non: San Telmo museoan                                     

Beruna poltsikoetan
Ander izagirre kazetari eta bidaiariak idatzitako liburuan oinarrituta, Frantziako Tourreko istorio, pasadizo eta xelebrekeriak kontatuko dizkigu; esaterako, Tourrean parte hartzeko Bilbotik Parisaino bizikletaz joan zen Vicente Blanco ‘El Cojo’rena bezalakoak.

Noiz: otsailaren 28an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan                                     

Hiru bidaia: hiru kontinente
Uhaina Atxotegi bidaiariak urruneko hiru kontinentetara egindako bidaien kontakizuna egingo digu, argazki ederrez lagundurik:  Brasil (Amazonia), Ganbia eta Mongolia.

Noiz: martxoaren 12an, asteartea, 09:30ean.                                                          
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 13an, asteazkena, 17:30ean.
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 14an, osteguna, 18:15ean.
Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 15ean, ostirala, 09:30ean.
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Euskal Herriko historia txanponen bidez
Mikel Legorburu numismatikan adituak Euskal Herriko historiaren azalpena emango digu garaian garaiko txanponen bitartez.

Noiz: apirilaren 11n, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan