2014/05/21

II. EUSLOGAN LEHIAKETA



Eusko label produktuez osatutako saski ederra eta Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza doan irabazlearentzat!



Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan, hain zuzen, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. 

Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

Iazko lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “elkarrekin mintza, euskararen giltza”.


OINARRIAK:
1.- 2014ko maiatzaren 26tik ekainaren 15era egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako produktuen kontsumoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org, honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- Esloganak, bidali ahala, www.irikiatia.blogspot.com helbidean zerrendatuko ditugu.
7.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 21ean jakinaraziko dugu arestian aipatu blogaren bitartez, eta apelaezina izango da.
8.- Saria: irabazleak eusko label produktuez osatutako saskia irabaziko du; baita Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza ere, irabazlea Donostian bizi
bada.
9.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!


2014/05/14

maiatz-ekaineko saioak

Hauxe ikasturte honetako azken saio sorta!

Baina ez dira iriki atiaren azken ekitaldiak izango. Laster batean euslogan lehiaketaren berri izango duzue hemen bertan. Adi egon!


Amaren eskuak
Mireia Gabilondo zuzendariak parte hartuko du emanaldian, proiekzioa baino lehen filma aurkeztuz, eta ondoren, parte hartzaileen galderei erantzunez.

Gaztelaniaz azpititulatua!

Noiz: maiatzaren 15ean, osteguna, 18:30ean
Non: Groseko Okendo kultur etxean 

Keramika
"Txorizo" eta "Tximiko" tekniken bitartez buztina landuz hautsontziak, pitxerrak, katiluak... egingo ditugu, Saioa Ayalak lagunduta.

Noiz: ekainaren 10ean, asteartea, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 11n, asteazkena, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Noiz: ekainaren 12an, osteguna, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian 

Urak, ibaiak eta herriak erakusketa
San Telmoko erakusketa honek uraren inguruko mundu mailako hainbat gatazkaren giza alderdia eta uraren aldeko zenbait borroka ezagutzeko aukera eskaintzen du. Sei ardatz nagusiren inguruan antolatuta dago.
Gainera, San Telmon zehazki, zazpigarren ardatza gehitzen zaio, hain zuzen, tokiko bi kasurekin, erakusketa barruan bideo eta argazkien bidez integratzen direnak: Urumea ibaiaren kasua eta Jaizkibelen akuiferoen kudeaketa.

Noiz: maiatzaren 20an, asteartea, 10:00etan

Noiz: maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan

Noiz: maiatzaren 23an, ostirala, 10:00etan

Aldundiaren jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua eskaintzen du Aldundiak.

Noiz: ekainaren 3an, asteartea, bi aukera: 09:30ean eta 18:30ean

2014/03/11

martxo-apirileko saioak

Honatx hurrengo egitaraua!

Besteren artean, altxorrez altxor eta lorez lore ibiliko gara hilabeteotan...


-->
Zoriontsu izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.

Noiz: martxoaren 5ean, asteazkena, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Euskal altxorretan barrena
Arkaitz Astiazaran lasturtarra iazko udaberrian ia 5.000 kilometroko ibilaldia egin zuen bizikleta gainean Euskal Herrian zehar, eta emaitza Euskal altxorretan barrena izeneko ikus-entzunezkoan bildu du. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrian bidaiatzeko ideiak ematea da, kirol jarduera, kultura eta euskararen sustapena uztartuta. Hiru saio:

Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 07:45ean Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 18:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 09:30ean
Non: Antiguako Lugaritz kultur etxean

Erlea eta erlezaintza
"Erlemundua" egitasmoko Aitor Zabalak bi emanaldi eskainiko dizkigu:

-Apiterapia: erlea gure sendagilea?
Noiz: martxoaren 26an, asteazkena, 09:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian

-Erlea eta erlazaintza: naturarentzat ezinbesteko sinbiosia.
Noiz: apirilaren3 an, osteguna, 09:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Aquariumera bisitan
Itsasoaren oroimena: Kantauri itsasoak gure kondairetan, oroimenean eta iraganean izan duen garrantzia azpimarratzen da bisita gidatu honetan. Aquarioak ere bisitatuko ditugu, jakina.

Noiz: apirilaren 10ean, osteguna, 10:00etan