2015/05/20

III. EUSLOGAN LEHIAKETA


-->  

www.nekatur.net landa etxeen atariak eskainita, bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldi ederrerako bonoa irabazi!



-->

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Landa turismoa sustatu eta saria eskuratu!

Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekintza osagarri moduan.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan,
landa turismoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. 

Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”.


OINARRIAK:

--> 1.- 2015eko maiatzaren 18tik ekainaren 12ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako landa turismoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: irabazleak landa etxe batean bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldirako bonoa jasoko du Nekatur-en eskutik.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!

2015/05/11

Maiatz eta ekaineko saioak



Paisaiaren murmurioa
Hainbat artistaren paisaiaren inguruko begirada anitzen sorta ikus dezakegu Koldo Mitxelenako erakusketa honetan.

Literaturak sortutako locus amoenus terminoak, leku idiliko eta atsegin gisa, iradokitzen du badagoela paradisuko, bakezko eta soseguzko natura bat: paradisukoa. Baina, era berean, badago locus horrendus deitutakoa: goibela, basoaren enigma eta misterio kezkagarria, ezkutukoa eta ezezaguna...

Maiatzaren 28an, 18:00etan.


Comète. Ihesbide sarea (1941-1944)
II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Gibraltaraino eramaten zituen, euskal muga Bidasoa edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren.
San Telmoko erakusketa honetarako material didaktikoa prestatuta dago bisita era autonomoan egin ahal izateko.

Maiatzaren 21ean, 18:00etan.
Maiatzaren 26an, 11:00etan.


Aldundiaren jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua eskaintzen du Aldundiak.

Ekainaren 12an, 09:30ean.


Welcome” Palestina
"Welcome" da Palestinara iristen zaren momentuan etengabe Palestinarrek esaten dizuten hitza. Ongi etorria da palestinarren egoera ezagutzera joaten den edonor.
Bakea eta duintasuna taldeko kideek gidatutako saioaren helburua Palestinan Israelek burutzen dituen giza eskubideen urraketak ezagutzea da eta baita, honen aurrean, Euskal Herritik egin dezakeguna aztertzea ere

Ekainaren 2an, 09:30ean, Zuhaizti ikastetxean.
Ekainaren 2an, 18:30ean, Amara Berrik AEK euskaltegian.


Euskal kantagintza berria
Ez dok Amairutik (1961) hasita Negu Gorriak (1990) bitarteko kantagintzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren ahotsak eta gitarrak lagunduta.

Maiatzaren 13an, asteazkena, Antiguako Lugaritz kultur etxean, 18:30ean.

Bizikletaren mantentze lanak
Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.

Ekainaren 10ean, asteazkena, Amarako Ernest Lluch kultur etxean, 18:30ean.


2015/02/04

Otsail, martxo eta apirileko saioak


-->
Datozen hilabeteetarako saioak hauexek. Izena eman eta gozatu!


Indarkeria matxista
Medicus mundik antolatutako bertso paper lehiaketan parte hartuko dugu bi saiotan. Llehenengoan, mundu osoan zabalduta dagoen indarkeria matxistaren kausa eta jatorrien gainean hausnartuko dugu. Bigarrenean, gaiaren gaineko bertsoak osatuko ditugu bertsolarien laguntzaz.

Otsailaren 5ean, osteguna, Groseko Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
eta
Otsailaren 5ean, osteguna, Groseko Irrintzi-AEKn, 19:30ean.


Garitik ogira
Irure txiki baserriko kideek gariaren eta ogiaren inguruko saioa eskainiko digute kontsumo arduratsu eta autogestioaren ikuspegitik.

Martxoaren 3an, asteartea, Antiguako AEKn, 09:30ean.


Bakailaoaren arrantza
Untzi museoko erakusketa honek, bakailaoaren arrantzaren ikuspegi orokorra aurkezten du, euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduerari arreta berezia eskainiaz.

Otsailaren 20an, ostirala, Untzi Museoan, 10:30ean.
Martxoaren 26an, osteguna, Untzi Museoan, 18:00etan.


Barreterapia
Maialen Viaña psikologoak barre eragiteaz gain, konfidantza irabazi eta lotsa galtzeko ariketak erakutsiko dizkigu.

Otsailaren 11n, asteazkena, Lugaritz kultur etxean, 18:30ean.


Lurrin eta perfumeak
Maddalen Marzol andoaindarrak lurrin eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.

Martxoaren 11n, asteazkena, Ernest Lluch kultur etxean, 18:30ean.


Zoriontsu izateko adimen entrenamendua
Gure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.

Apirilaren 27an, astelehena, Okendo kultur etxean, 18:30ean.