2015/11/26

15-16 ikasturtean BAGERAn egingo ditugun saioak

Kaixo, denoi, zer moduz?
Ikasturte honetan hilean behin saio bat egingo dugu Bagerak duen egoitzan (Hernani kalea, 15).
Gogoratu edozein euskaldun zein euskara ikasle etor daitekeela, beti ere, izena aurrez emanda, 15-20 lagunentzako saioak izango baitira. Eta, jakina, doan izaten jarraitzen du!

 Tel: 943 327611/607596112

donostia@aek.eus http://www.irikiatia.blogspot.com


Saioak hauexek dituzue:

Bitxigintza: argizaritik metalera 

 “Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu  Agara Agirrek. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek  argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, argizarian sortutakoa metalera pasatzeko aukera izango lukete.   
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean


Eguraldiak harrapatuta

Meteorologia gaia jorratuko dugu Gloria Latasa geografoaren  bitartez.  Hedabideen eguraldi mapak hobeto interpretatzen ikasiko ahal dugu!
Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30ean

 

Bizikletaren mantentze-lanak

Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.
Otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean

 

Bertsolaritza

Bertsoen nondik norakoak ezagutuko ditugu Amets Arzallus hendaiarraren laguntzaz, bai eta bertsoak osatu ere. 
Martxoaren 16an, asteazkena, 18:30ean

 

Erleak eta erlezaintza

Erlemunduko lagunek erleek eta erlazaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digute, besteak beste, eta ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.
Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean

 

Lurrinak eta perfumeak

Maddalen Marzol andoaindarrak  lurrin eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.
Maiatzaren 18an, asteazkena, 18:30ean


2015/06/17

AHOKADA BAT HAIZE, LANDETXEAN AISE!

Hauxe da III. euslogan lehiaketaren eslogan irabazlea:  

"Ahokada bat haize,
 landetxean aise"

Argia Agirre donostiarrak asmatua.

Zorionak, Argia! Eta gozatu nekatur-ek eskainitako egonaldiaz!


Sailkapenean ondoren gelditutako beste hainbat lelo hauexek:

-Gure lurra ezagutu, landa tursimoa aukeratu.

-Eman naturan ostatu atsedenari!

-Landa etxean bezala inon ez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Datorren urtean beste gai bat proposatuko dugu euskarazko esloganak sor ditzazuen. Gairen bat iradoki nahi izanez gero, aurrera!

2015/06/15

AURKEZTUTAKO ESLOGANAK

III. Euslogan lehiaketan aurkeztutako 45 esloganak dituzue azpian. Etzi emango dugu irabazlearen berri. Zorte on, guztioi!


-GURE LANDETXEA, ZURE ETXEA!!

-ZURE OPORRAK DENON ZORIONTASUNA, ETORRI GURE LANDETXERA!!!

-"Landa etxe ona, hementxe!"

-"Nekatur, bakea, ur eta lur"

-"BERTAKO LANDA ETXEAK, GARENA EZAGUTZEKO ATSEDENALDIA"

-"Bertako landa etxeak, garenaren bizipen lasaia"

-"Kanpora joatekotan, barrura sartu"

-"LANDA ETXEAN BEZALA INON EZ!"

-BAKARRIK ETA FAMILIAREKIN
GOZATU NATURAREKIN

-ETORRI, IKUSI ETA BIZI
LANDETXEAK DU MEREZI

-KOSTALDE EDO MENDIALDE
BETI NATURAREN ALDE

-Ikusi makusi, zer ikusi?
Nekatur
Landa turismo hoberena

-Pentsatu, sentitu eta gozatu Nekaturekin

-Ttipi-ttapa landa turismoa zabaldu

-Ttipi-ttapa gure zelaitik landa turismoan amets egin

-Lurra maitatzen baduzu, landa turismoa ezagutu behar duzu

-Lurra maitatu eta landa turismoaz gozatu

-LANDATUZAZU ZURE ZORIONTASUNA LANDA ETXEETAN

-HIRIAN LAN ETA LAN...
ATSEDENA LANDAN!

-Eman naturan ostatu atsedenari!

-Paisaia, hurbitasuna, gosariak, maitasuna, adiskideak, lasaitasuna, poza, atsedena...
LANDAN DUZU DENA!

-HARTU OSTATU NATURAN, HIRITIK AT!
-Hiriari planto!
To plana landan!

-Nahi duzunean, nahi duzunarekin. Naturalki.

-Zatoz baserrira!

-Zeure burua landu: landak, zugandik oso gertu

-Aisiaz gozatu, haize sanoa arnastuz.

-Nekatuta bazaude, hartu atsedena landetxean.

-AHOKADA BAT HAIZE,
LANDETXEAN AISE

-" LANDA TURISMOA ,ZU LANTZEN ZAITU "

-Lanean eta etxean? Hobeto landetxean!

-Beste bizimodu bat posible da, ezagutu gure landetxeak!

-Zure ametsetako lekua ezagutu nahi? Etorri landetxera!

-Denbora eta arazoak ahaztu, landetxeaz gozatu!

-Estresaren aurkako botikarik onena? Landetxea noski!

-Landetxean beheko sua... eta guk biok jo (e)ta sua!

-Landetxeak; dastatu eta gozatu!

-Etorri gurera, hortxe duzu aukera!

-"Nekatur: Nekatu naturan!!"

-"Landa etxea, gure etxea".

-"Landa turismoa, beste ikuspegia".

-"Naturaz gozatu, nekazalturismoa sustatu".

-"Gure lurra ezagutu, landa turismoa aukeratu".

-"Landatu dezagun natura eta aisialdia uztartzen dituen herri bat; Landatu rismoa"

-"Natura eta aisialdia uztartzea bada zure asmoa; aukera onena Landa turismoa"