2016/06/13

Kirola sustatzeko esloganak

Guztira 43 eslogan jaso ditugu, iazko kopuruaren pare. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta adi egon, laster izango baitugu irabazlearen berri. Jasotako esloganen zerrenda duzue honako hauxe:


-Gorputzak mugitu, bihotzak alaitu!

-Kirolaz gozatu eta osasunaz blaitu.

-kirola gosatuz, bizitza sustatuz
-Kirola eginda, bizitza egina
-Kirola eginda, bizitza handitua
-Gora kirola!
-Bizi kirola!

-Ari-ari-ari, ekin kirolari!

-Ekin kirolari... eta trukean osasuna opari.

-Egizu kirola eta berritu odola!

-Kirola, ariketa baino gehiago.

-Igerian, bizikletaz, korrika... kirolaren irrika.

-Kirol egarria, izerdiaren gozagarria.

-Hautsi oskola eta egizu kirola!

-Egizu kirola urratuz zapata-zola!

-Aizu, potxola, egizu kirola!

-Mugi-mugi!

-Aktiba zaitez!

-Ibili eta ibili, atsedenik gabe.

-Egin kirola, “eso cómo mola”!

-Hala edo nola, egin dezagun kirola!

-Ekin kirolari, hori bai osasungarri!

-Eskubola, saskibola, futbolla, Mendiola... Aupa kirola!
 
-Kirola, bihotz-ola.

-Euskara jakitea eta kirola egitea, hau da bizipoza izatea!

-Bete bizitza taupadez kirola eginez.

- Utzi botila eta jantzi zapatila! 

- Bakarrik zein lagunekin, kirolari ekin. 

- Bota esprina eta kendu mitxelina. 

- Astindu giharra eta egin irrifarra. 

- Kendu nagia eta astindu ipurdia. 

- Utzi txakolina eta kendu mitxelina. 

- Egin ezazu dantza eta kendu zure gantza.
- Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza

- Zu ere kirolari, ekin kirolari!

- Ekin, kirolari!

- Kirola, osasun taupada

- Bizi kirolaren taupada

- Kirola: gozamena osasun

- Dabilen gerrian goroldiorik ez

- Kirola, bizi-arnasa.
- Hartu arnas; ekin kirolari!

- Eman arnas gorputzari


2016/05/18

IV. euslogan lehiaketa




Kirola sustatzeko esloganak bidali eta Apalategui Kirolak dendan 100 euroko erosketa-txartela irabazi!

  
Kirola sustatu eta saria eskuratu!

Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekintza osagarri moduan.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan, kirola sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. 

Zer da eslogana edo slogana?

Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu". III. lehiaketan landaturismoa sustatzea zen gaia eta "Ahokada bat haize, landetxean aise" esloganak irabazi zuen.

OINARRIAK:

1.- 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 12ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak kirola sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: irabazleak 100 euroko bonoa irabaziko du Donostiako Apalategui kirol-dendan kirol-produktuen truke aldatzeko.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.

2016/05/12

Maiatz-ekaineko saioak

Ikasturte honetako azken egitarauarekin gatozkizue. Ea zuen gustukoa den!

Eman izena beldurrik gabe! Animo!