2018/05/14
VI. EUSLOGAN LEHIAKETA
Uda honetan *Sagardo Tourrean parte hartzeko aukera irabazi!
Bi lagunentzako **bisita gidatua, sagardo dastaketa eta bazkaria sagardotegian!
*Info+: https://labur.eus/Sz1DH (Gipuzkoako sagardogileen elkartea)
**Bisitak aukeran garraioa barne: bertako produktuen azoka (Tolosa), Idiazabal J.D.B. gaztandegia (Zerain), Albaola itsas kultur faktoria (Pasaia), Flyscharen ibilbidea geoparkean (Zumaia).
Sagardoa sustatu eta saria eskuratu!
Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat.
Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Aurtengo lehiaketan sagardoa sustatzeko esloganak osatu beharko dira.
Adibide moduan, iazko lehiaketan ingurumenaren aldeko esloganen artean “Ingurumena amilka, Lurra intzirika” leloak irabazi zuen.
OINARRIAK:
1.- 2018ko maiatzaren 14tik ekainaren 3ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak sagardoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 16an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: Bi lagunentzako bisita gidatua, sagardo dastaketa eta bazkaria sagardotegian, garraioa barne.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
2018/02/07
Otsail-martxoko saioak
Hepa!!! Agindu bezala, datozen bi hilabeteetarako programarekin gatozkizue. Ea zuen gustukoa den!!!
Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1793
Untzi Museoak RAFAEL
MUNOA artista donostiarraren inguruko erakusketa garatu du. 1763an
Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi baleen harrapaketa
irudikatu zuen artistak 9 horma-irudi piktorikoren bidez, eta horixe
jaso du erakusketak.
-Martxoaren
14an, asteazkena, 18:00etan, Untzi Museoan
-Martxoaren 15ean, osteguna, 10:00etan, Untzi Museoan
-Martxoaren 15ean, osteguna, 10:00etan, Untzi Museoan
-Martxoaren
15ean, osteguna, 18:00etan, Untzi Museoan
Donostia eta inguruko herrien izenez
Aspaldiko
dokumentuetan oinarritutako izenen mantentzeak, eboluzio eta
eraldatzeak, interpretazioak, desitxuraketak, okertzeak... Gure
toponimiara hubiltzeko saiakera egingo dugu Mikel Legorburu
historiagilearen laguntzaz.
-Otsailaren
27an, asteartea, 09:30ean, Antiguako AEKn
-Otsailaren
28an, asteazkena, 18:30ean, Antiguako AEKn
-Martxoaren
14an, asteazkena, 09:30ean, Zuhaizti ikastetxean
Yukon ibaia kanoaz. Urre sukarraren istorioak
XIX.
mende amaieran 100.000 lagun abiatu ziren Kanadako lurralde hotz
haietara. Aberasteko asmotan joan eta miserian bizitzea zer den
frogatu zuten gehienek. Josu Iztueta bidaiazaleak ikusentzunezkoa
eskainiko digu.
-Otsailaren
19an, astelehena, 09:30ean, Zuhaizti ikastetxean
-Otsailaren 20an, asteartea, 18:30ean, Antiguako AEKn
-Otsailaren 21ean, asteazkena, 09:30ean, Antiguako AEKn.
-Otsailaren 21ean, asteazkena, 17:00etan, Amarako AEKn
-Otsailaren 22an, osteguna, 09:30ean, Amarako AEKn
-Otsailaren 20an, asteartea, 18:30ean, Antiguako AEKn
-Otsailaren 21ean, asteazkena, 09:30ean, Antiguako AEKn.
-Otsailaren 21ean, asteazkena, 17:00etan, Amarako AEKn
-Otsailaren 22an, osteguna, 09:30ean, Amarako AEKn
2018/02/02
Urtarrileko saioak
Madagaskarri buruzko hainbat saio jaso ditugu, Josune Otxotorenak maisuki (ala "andereñoki" esan behar genuke?)eskainiak. Irudietan saio bateko argazkia, batetik, eta uharte hartako animaliarik fotogenikoena, bestetik: lemur buztan eraztunduna.
Bestetik, koadrilla polita hurbildu zen Kubokutxako Paloma Navaresen erakusketa ikustera. Paloma Navares argiarekin jolasten da bere artelanetan; eta geu ere, erakusketa bisitatu ondoren, argiarekin jolastu ginen: lanparatxo modukoak egin genituen, led argitxoekin, potoen tapekin eta plastiko zurruna erabilita, nork bere erara apainduta, argazkian ikusten den moduan. Oparitxoarekin itzuli ginen nor bere etxera.
Datorren astean otsail-martxoko saioen berri emango dizuegu. Adi egon!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)