Joan den astean gure saioek oihartzuna izan dute euskal prentsan . Horren erakusgarri "Euskararen ibilbidea Donostian" Irutxuloko Hitzako erreportajea (osatuxeago hemen pdf-n ) eta "Euskal kantagintza berria" saioaren gainean Andoni Tolosa Morau musikariari Berrian egindako elkarrizketa irakurgai dituzu loturen gainean klik eginda.
2012/06/26
Iriki atia prentsan
Joan den astean gure saioek oihartzuna izan dute euskal prentsan . Horren erakusgarri "Euskararen ibilbidea Donostian" Irutxuloko Hitzako erreportajea (osatuxeago hemen pdf-n ) eta "Euskal kantagintza berria" saioaren gainean Andoni Tolosa Morau musikariari Berrian egindako elkarrizketa irakurgai dituzu loturen gainean klik eginda.
2012/05/31
Bertso eskolatxoa Amets Arzallusen eskutik
Ondoko irakaspena eman digu Amets Arzallusek Irrintzi-AEK euskaltegian: denok dakigu bertsotan, eta gutxien uste dugunean egiten dugu bertsotan. Gaizki ere lotsarik gabe egin behar da, zeren eta gaizki ari garela uste dugunean, behar bada ongi ari gara.
Parte hartzaileetako bat Ametsekin solasean.
Bihar joan beharra dago ikastola?
honelaxe jarraitu omen zuen Ametsek:
Kotxez edo motorrez ez dakigu nola...
Youtubeko bideo honetan azaltzen du berak botatako edo, behinik behin, gogoratzen duen lehen bertsoa nola osatu zuen. Horrekin batera guztion artean kantatu dugun bertso-sorta ere azaltzen da: jolastea da... Nonbait, Bilbon "prohibido jugar" zioen afixa irakurri ondoren osatutakoak. Horiek ahotsak horiek!
Jolastea
da... (haurtxo txikiaren doinuan)
Jolastea da
eskutik heldu ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta
hizkitan irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan
da ama jolasa debekatzea?
Jolastea da
zilipurdika lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar
batetik hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da
denbora pasa ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo eta kuku kantatzea...
Ta masailean
hatz marka bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da
oherakoan ilargia itzaltzea,
jolastea da
pijama jantzi ta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan opari bat zabaltzea,
ta egunsenti lapurtu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da kulunpioa, jolastea ohatzea,
jolastea da
olatutxoa, jolastea baratzea,
jolastea da umetokia, jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da zuhaitz atzean mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin betiko eskapatzea,
jolastea da
hitzak askatu, ta bizitzak asmatzea...
Debekuekin
jolastea da jolasa debekatzea.
Eta bertso berriak ere osatu ditugu denon artean; jakina, Ametsen ezinbesteko laguntzarekin.
Hitz bat emanda, kasu honetan mobila, errimak bota ditugu parte hartzaileok. Guztietatik bila, abila eta leihatila aukeratuta, bertsoa egin dugu:
Zuk hala uste arren ez zara abila
kokoteraino zaude entzunez mobila
bota nahiko bazenu horra leihatila
baina bota orduko baietz joan bila
Eta beste bertso bat, entzule batek Rato hitza (Bankiako presidentea zena) proposatuta:
Asko jaten duena gelditzen da bapo
baina dena amaitzen da ta azkenean papo
Bankia sortu zuten baina zertarako
orain ikusi dugu zer gizon den Rato
a zer birigarro eta a zer pajarrako!
2012/05/15
Maiatz eta ekaineko egitaraua
Hementxe duzue iriki atiako hurrengo asteetarako egitarau oparoa. On dagizuela!
Gau lana edo Kontrabandoa
Rosa Arburua irakaslea Bidasoa inguruko kontrabandoaz
solastuko da, eta hamaika pasadizo eta anekdota kontatuko dizkigu.
Noiz: maiatzaren 22an, asteartea, 18:30ean.
Non: San Telmo museoan.
San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorra
Erakusketa honetan historiaren bilakaeran euskal
gizarteari itxura eman dioten gertaera gogoangarriak, jokabideak eta
pentsatzeko eta bizitzeko moduak aurkeztuko dizkigute.
Noiz: maiatzaren 24an, osteguna.
Bertsolaritza
Bertsoen nondik norakoak ezagutuko ditugu Amets Arzallus
hendaiarraren laguntzaz, bai eta bertsoak osatu ere.
Noiz: maiatzaren
30ean, asteazkena, 09:30ean.
Non: Irrintzi AEK euskaltegian.
Mikronesia (Itsaso Bareko irla multzoa)
Saio honetan bertako jendea nola bizi den ikusiko dugu:
hango familiak nola antolatzen diren ikusi eta gure familia ereduarekin
alderatuko dugu.
Noiz: ekainaren 5ean, asteartea, 09:30ean.
Non: Antiguako AEKn
-----------------------------------------------------
Noiz: 1)ekainaren 6an, asteazkena, 17:00etan.
2)ekainaren
7an, osteguna, 09:30ean.
Non: Amarako AEK euskaltegian
Donostiako euskararen historia
Donostiako euskararen historia laburbiltzen duen bisita
gidatu bat udaletxetik aterata, Ijentea kaletik. Donostiako hainbat puntu
esanguratsuetan geldialdiak egingo ditugu (Parte Zaharra- Erdialdea) eta ordu
eta erdian Donostiako euskarari buruzko historiaren berri jasotzeko aukera
izango da.
Noiz: ekainaren 15ean, ostirala, 09:30ean.
Non: Ijentea kaletik (Udaletxe paretik) aibatuta.
Euskal Kantagintza Berria
Ez dok Amairutik hasita Negu Gorriak bitarteko
kantagitzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu
ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta.
Noiz: ekainaren 21ean, osteguna, 18:30ean.
Non: San Telmo museoan.
Saio irekiak DOAN!!
Izena aurrez eman behar da:Tel: 943 327611/607596112
donostia@aek.org http://www.irikiatia.blogspot.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)