2016/06/21

Sari banaketa Apalategui kirolak dendan

Aurreko sarreran aurreratu bezala, Ander Suberbiolak irabazi du kirola sustatzeko helburu zuen IV. euslogan lehiaketa. Azpiko argazkian Ander ageri da, AEK-ko ordezkariaren eskutik Apalategui kirol dendak emandako 100 euroko erosketa-txartela jasotzen.


                                  "Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza"

Zorionak, berriz ere, Ander! Eta eskerrik asko Deportes Apalateguiri lankidetzagatik!

Datorren urtean beste gai batekin itzuliko gara. Aurreko edizioetan euskara, hemengo produktuak, landa-turismoa eta kirola sustatu ditugu. Eta zuk zein gai proposatuko zenuke?

2016/06/16

Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza

Goiko esloganak irabazi du IV. euslogan lehiaketa, epaimahaia osatu duten lau kideen puntuaketaren arabera. Egilea Irrintzi-AEK euskaltegiko C2 mailako Ander Suberbiola donostiarra izan da.
Zorionak!

Bada, horixe, nagiak atera eta... "Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza"