2017/06/15
"Ingurumena amilka, Lurra intzirika"
Goiburuko esloganak irabazi du V. Euslogan Lehiaketa, Marijo Esnaola bidaniarrak bidalia. Zorionak, Marijo!
Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, ondoko eslogan hauek gelditu dira:
"Haizea, lurra eta ura, geure ardura" eta "Maitatu natura zurea baita onura"
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta hurren arte!
2017/06/12
Ingurumena zaintzearen aldeko esloganak
Mila esker
parte hartu duzuen guztioi, eta adi egon, ostiralerako izango baitugu
irabazlearen berri. Jasotako hogeita hamaika esloganen zerrenda duzue jarraian:
Ama lurra zaindu, etorkizuna landu
Arduraz ekin ama lurrarekin
Arduraren urratsa, lurramaren arnasa
Ardura eta natura, beharrezko batura
Zaindu ingurumena, gure altxorrik preziatuena
Ingurumenaren mina, kea eta zikina
Lurra bero bero, ingurumena hondatuz gero
Lurra arnasetuka ingurumena kaltetuta
Nolako ingurumena, halako osasuna
Zaindu ingurumena, osasunerako onena
Ingurumena amilka, lurra intzirika
Baduzu ingurukoez pentsatzeko ahalmena: zaindu ingurumena.
Baduzu ingurukoen ongizatea areagotzeko ahalmena: zaindu ingurumena.
Garbi esanda, lurra garbiagoa merezi dute ondorengoek.
Garbi esanda, garbi jokatu ondorengoekin.
Garbi esanda, izan garbia lurrarekin.
Ingurumena babestea da guztiok irabaztea
Ingurumena zaintzea da natura maitatzea
Maitatu natura, zurea baita onura
Arnas garbia nahi baduzu, Planetaren birika zaindu behar duzu
Lurra, Itsasoa eta Haizea, zaindu zure bizitza bezela
Gozatu, jolastu Natura berdearekin eta kolorea eman bizitzari
Lur garbia ereiten baduzu, berdeaz goza dezakezu
Ingurumena zaindu, gero nahi baduzu gozatu
Ingurumena zaindu, ez baduzu nahi gaixotu
Bizikleta eta birziklatze gehiago!
Haizea, lurra eta ura, geure ardura
Kutsadura ez da onura
Natura mila kolore, elikadura mila zapore.
Natura zaindu ezazu, eguneroko lana, gogoratu!
Ingurunean giro txarrik nahi ez baduzu, zintzo jokatu, badakizu.

2017/05/19
V. Euslogan lehiaketa
Mahala baserriko produktu naturalez betetako saski ederra irabazi!
Ingurumena zaindu eta saria eskuratu!
Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat.
Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Lehiaketa honetan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira.
Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondoko honek irabazi zuen: “Euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”. III. lehiaketan landaturismoa sustatzea zen gaia eta "Ahokada bat haize, landetxean aise" esloganak irabazi zuen. Joan den urtean kirola zen sustatu beharrekoa eta hoberena hauxe: “Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza"
1.- 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 11ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak ingurumena zaintzea sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 16an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: Mahala baserriko produktu naturalez osatutako saskia.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)