2008/11/26

zer da iriki atia egitasmoa?

Donostiako AEK-k doan izango diren hainbat ikastaro, tailer eta saio monografiko antolatuko ditu 08/09 ikasturtean. Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunek hartuko dute parte; batez beste, bi heren euskara ikasleak izango dira eta beste herena hiriko euskaldunak. Ikastarook hiru sailetakoak izango dira:
• Jakintza-gai orokorrei buruzkoak (osasuna, musika, informatika, ekologia, eskulanak...)
• Euskal Herriko kulturari buruzkoak; batez ere, Donostiako historia eta kulturaren ingurukoak.
• Euskararen sakontze ikastaroak (bertsolaritza, euskalkia...)

Iraupen malgua izango dute, ikastaroaren ezaugarrien baitan: egun bakarrekoak, bi, hiru egunekoak edo aste osokoak. Izaera parte hartzailea izango dute: saioak didaktizatu egingo dira, ikasleen parte hartzea bermatze aldera.

Gai-emaileak beharrezko materiala eta ezagutza jarriko ditu, eta dinamizatzaileak, beharrezkoa
denean, irakasle lanak egingo ditu, alegia, saioa bideratuko du, gai-emailearekin adostutako metodologia eta prozeduren baitan.