Kaixo, denoi!!!
Ikasturte berriko lehen iriki atia saioekin gatozkizue. Gogoratu, hilero-hilero, ekaina bitarte saioetan parte hartzeko aukera izango duzuela, doan!!!
Hauexek dira abenduko saioak:
Himalayako zamaketariakAnder Izagirre kazetaria goi mailako mendizaleekin ibilia da Himalayan. Bertan, “sherpek” mendizaleen arrakastan duten garrantziaren testigu izan da. Baina, zamaketariok esplotatuta daude? Ikusentzunezko parte hartzaile honetan horrelako galderei erantzungo diegu.
Noiz: abenduaren 13an, asteartea, 09:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Euskal mitologiaEuskal Mitologiako pertsonaiarik esanguratsuenak ezagutzeaz gain, gure mitologiaren ezaugarri nagusien berri izango dugu Aritza Bergara adituaren eskutik.
Noiz: abenduaren 15ean, osteguna, 16:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)
Eta
Noiz: abenduaren 15ean, osteguna, 18:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Arrantza erakArrantza egiteko dauden sistemak ezagutzeko aukera emango digu Untzi Museoko saio honek. Azalpenen osagarri, bideo bat ikusteaz gain, partehartzaileek eskulana egingo dute:
atunetarako "maluta" bat, hain zuzen.
Noiz: abenduaren 16an, ostirala, 10:00etan
Non: Untzi Museoan.
Mariscal. BizipozaBartzelonako olinpiadetako Cobi maskotaren sortzaile izan zen Javier Mariscalen erakusketa bisitatu ondoren, birziklatutako materialarekin gune bat apaintzeko balioko diguten eskulturak egingo ditugu Kubo-Kutxa aretoan.
Noiz: abenduaren 23an, ostirala, 09:30ean
Non: Zurriolako Kubo-Kutxa aretoan