2015/12/10

Abendu eta urtarrileko saioak

Kaixo!

Bi hilabete hauetarako prestatutakoa duzue txartel honetan: bisita gidatuak, euskaltegietako saioak eta Bageraren egoitzan egitekoak diren saioak.

Guztietara etor zaitezkete, aurretik abisatuta. Izena emateko:

donostia@aek.eus
607596112
943327611



































 

 

Tokialdatu

Maider Lopezen bakarkako erakusketa. Artista donostiar honek curriculum garrantzitsua du gune publikoetan egindako esku-hartzeetan eta nazioarteko erakusketetan. Lehenengo aldiz leku berean erakutsiko dira artistak azkeneko 10 urteetan egin dituen proiektuak.
Koldo Mitxelenan, urtarrilaren 28an, asteartea,18:30ean

Hain urrun, hain hurbil: 70eko hamarkadako argazki-dokumentalismoa

Hirurogeita hamarreko urteen hasieran sei argazkilarik iruditan eman zuten estatuko probintzietako hiri txiki eta herrietako bizitza, bazterreko kulturak eta tradizioak; beti ere begirada pertsonal eta berritzailez, etapa frankistak inposatutako estereotipoetatik urrun.
San Telmon, abenduaren 15ean, asteartea, 18:30ean

Txernobil txiki bat etxe bakoitzean

Ander Izagirre idazle eta bidaiariak istripua gertatu zeneko ikarak eta gaur egungo miseriak azalduko ditu hainbat istoriotan. Istorio hauek gizarte baten eraldaketaren berri ere ematen dute: leherketa nuklearrak mentalitate bat ere suntsitu eta gizarte sobietarrean aldaketak indartsuak eragin zituen.
Antiguako AEKn, abenduaren 11n, ostirala, 09:30ean
Amarako AEKn, abenduaren 15ean, asteartea, 19:00etan
Amarako AEKn, abenduaren 16an, asteazkena, 10:00etan
Groseko AEKn, abenduaren 18n, ostirala, 10:00etan


Bitxigintza: argizaritik metalera

“Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu Agarak. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek  argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, nahiko balute, argizarian sortutakoa metalera, zilarrera edo brontzera, pasatzeko aukera izango lukete.
Bageraren egoitzan (Hernani kalea, 15)
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean


Eguraldiak harrapatuta

Eguraldi mapak hobeto interpretatzen ikasiko dugu Gloria Latasa geografoaren laguntzarekin
Bageraren egoitzan (Hernani kalea, 15)
Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30ean

2015/11/26

15-16 ikasturtean BAGERAn egingo ditugun saioak

Kaixo, denoi, zer moduz?
Ikasturte honetan hilean behin saio bat egingo dugu Bagerak duen egoitzan (Hernani kalea, 15).
Gogoratu edozein euskaldun zein euskara ikasle etor daitekeela, beti ere, izena aurrez emanda, 15-20 lagunentzako saioak izango baitira. Eta, jakina, doan izaten jarraitzen du!

 Tel: 943 327611/607596112

donostia@aek.eus http://www.irikiatia.blogspot.com


Saioak hauexek dituzue:

Bitxigintza: argizaritik metalera 

 “Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu  Agara Agirrek. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek  argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, argizarian sortutakoa metalera pasatzeko aukera izango lukete.   
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean


Eguraldiak harrapatuta

Meteorologia gaia jorratuko dugu Gloria Latasa geografoaren  bitartez.  Hedabideen eguraldi mapak hobeto interpretatzen ikasiko ahal dugu!
Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30ean

 

Bizikletaren mantentze-lanak

Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.
Otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean

 

Bertsolaritza

Bertsoen nondik norakoak ezagutuko ditugu Amets Arzallus hendaiarraren laguntzaz, bai eta bertsoak osatu ere. 
Martxoaren 16an, asteazkena, 18:30ean

 

Erleak eta erlezaintza

Erlemunduko lagunek erleek eta erlazaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digute, besteak beste, eta ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.
Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean

 

Lurrinak eta perfumeak

Maddalen Marzol andoaindarrak  lurrin eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.
Maiatzaren 18an, asteazkena, 18:30ean


2015/06/17

AHOKADA BAT HAIZE, LANDETXEAN AISE!

Hauxe da III. euslogan lehiaketaren eslogan irabazlea:  

"Ahokada bat haize,
 landetxean aise"

Argia Agirre donostiarrak asmatua.

Zorionak, Argia! Eta gozatu nekatur-ek eskainitako egonaldiaz!


Sailkapenean ondoren gelditutako beste hainbat lelo hauexek:

-Gure lurra ezagutu, landa tursimoa aukeratu.

-Eman naturan ostatu atsedenari!

-Landa etxean bezala inon ez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Datorren urtean beste gai bat proposatuko dugu euskarazko esloganak sor ditzazuen. Gairen bat iradoki nahi izanez gero, aurrera!

2015/06/15

AURKEZTUTAKO ESLOGANAK

III. Euslogan lehiaketan aurkeztutako 45 esloganak dituzue azpian. Etzi emango dugu irabazlearen berri. Zorte on, guztioi!


-GURE LANDETXEA, ZURE ETXEA!!

-ZURE OPORRAK DENON ZORIONTASUNA, ETORRI GURE LANDETXERA!!!

-"Landa etxe ona, hementxe!"

-"Nekatur, bakea, ur eta lur"

-"BERTAKO LANDA ETXEAK, GARENA EZAGUTZEKO ATSEDENALDIA"

-"Bertako landa etxeak, garenaren bizipen lasaia"

-"Kanpora joatekotan, barrura sartu"

-"LANDA ETXEAN BEZALA INON EZ!"

-BAKARRIK ETA FAMILIAREKIN
GOZATU NATURAREKIN

-ETORRI, IKUSI ETA BIZI
LANDETXEAK DU MEREZI

-KOSTALDE EDO MENDIALDE
BETI NATURAREN ALDE

-Ikusi makusi, zer ikusi?
Nekatur
Landa turismo hoberena

-Pentsatu, sentitu eta gozatu Nekaturekin

-Ttipi-ttapa landa turismoa zabaldu

-Ttipi-ttapa gure zelaitik landa turismoan amets egin

-Lurra maitatzen baduzu, landa turismoa ezagutu behar duzu

-Lurra maitatu eta landa turismoaz gozatu

-LANDATUZAZU ZURE ZORIONTASUNA LANDA ETXEETAN

-HIRIAN LAN ETA LAN...
ATSEDENA LANDAN!

-Eman naturan ostatu atsedenari!

-Paisaia, hurbitasuna, gosariak, maitasuna, adiskideak, lasaitasuna, poza, atsedena...
LANDAN DUZU DENA!

-HARTU OSTATU NATURAN, HIRITIK AT!
-Hiriari planto!
To plana landan!

-Nahi duzunean, nahi duzunarekin. Naturalki.

-Zatoz baserrira!

-Zeure burua landu: landak, zugandik oso gertu

-Aisiaz gozatu, haize sanoa arnastuz.

-Nekatuta bazaude, hartu atsedena landetxean.

-AHOKADA BAT HAIZE,
LANDETXEAN AISE

-" LANDA TURISMOA ,ZU LANTZEN ZAITU "

-Lanean eta etxean? Hobeto landetxean!

-Beste bizimodu bat posible da, ezagutu gure landetxeak!

-Zure ametsetako lekua ezagutu nahi? Etorri landetxera!

-Denbora eta arazoak ahaztu, landetxeaz gozatu!

-Estresaren aurkako botikarik onena? Landetxea noski!

-Landetxean beheko sua... eta guk biok jo (e)ta sua!

-Landetxeak; dastatu eta gozatu!

-Etorri gurera, hortxe duzu aukera!

-"Nekatur: Nekatu naturan!!"

-"Landa etxea, gure etxea".

-"Landa turismoa, beste ikuspegia".

-"Naturaz gozatu, nekazalturismoa sustatu".

-"Gure lurra ezagutu, landa turismoa aukeratu".

-"Landatu dezagun natura eta aisialdia uztartzen dituen herri bat; Landatu rismoa"

-"Natura eta aisialdia uztartzea bada zure asmoa; aukera onena Landa turismoa"



2015/05/20

III. EUSLOGAN LEHIAKETA


-->  

www.nekatur.net landa etxeen atariak eskainita, bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldi ederrerako bonoa irabazi!



-->

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Landa turismoa sustatu eta saria eskuratu!

Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekintza osagarri moduan.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan,
landa turismoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. 

Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”.


OINARRIAK:

--> 1.- 2015eko maiatzaren 18tik ekainaren 12ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako landa turismoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: irabazleak landa etxe batean bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldirako bonoa jasoko du Nekatur-en eskutik.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!

2015/05/11

Maiatz eta ekaineko saioak



Paisaiaren murmurioa
Hainbat artistaren paisaiaren inguruko begirada anitzen sorta ikus dezakegu Koldo Mitxelenako erakusketa honetan.

Literaturak sortutako locus amoenus terminoak, leku idiliko eta atsegin gisa, iradokitzen du badagoela paradisuko, bakezko eta soseguzko natura bat: paradisukoa. Baina, era berean, badago locus horrendus deitutakoa: goibela, basoaren enigma eta misterio kezkagarria, ezkutukoa eta ezezaguna...

Maiatzaren 28an, 18:00etan.


Comète. Ihesbide sarea (1941-1944)
II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Gibraltaraino eramaten zituen, euskal muga Bidasoa edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren.
San Telmoko erakusketa honetarako material didaktikoa prestatuta dago bisita era autonomoan egin ahal izateko.

Maiatzaren 21ean, 18:00etan.
Maiatzaren 26an, 11:00etan.


Aldundiaren jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua eskaintzen du Aldundiak.

Ekainaren 12an, 09:30ean.


Welcome” Palestina
"Welcome" da Palestinara iristen zaren momentuan etengabe Palestinarrek esaten dizuten hitza. Ongi etorria da palestinarren egoera ezagutzera joaten den edonor.
Bakea eta duintasuna taldeko kideek gidatutako saioaren helburua Palestinan Israelek burutzen dituen giza eskubideen urraketak ezagutzea da eta baita, honen aurrean, Euskal Herritik egin dezakeguna aztertzea ere

Ekainaren 2an, 09:30ean, Zuhaizti ikastetxean.
Ekainaren 2an, 18:30ean, Amara Berrik AEK euskaltegian.


Euskal kantagintza berria
Ez dok Amairutik (1961) hasita Negu Gorriak (1990) bitarteko kantagintzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren ahotsak eta gitarrak lagunduta.

Maiatzaren 13an, asteazkena, Antiguako Lugaritz kultur etxean, 18:30ean.

Bizikletaren mantentze lanak
Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.

Ekainaren 10ean, asteazkena, Amarako Ernest Lluch kultur etxean, 18:30ean.


2015/02/04

Otsail, martxo eta apirileko saioak


-->
Datozen hilabeteetarako saioak hauexek. Izena eman eta gozatu!


Indarkeria matxista
Medicus mundik antolatutako bertso paper lehiaketan parte hartuko dugu bi saiotan. Llehenengoan, mundu osoan zabalduta dagoen indarkeria matxistaren kausa eta jatorrien gainean hausnartuko dugu. Bigarrenean, gaiaren gaineko bertsoak osatuko ditugu bertsolarien laguntzaz.

Otsailaren 5ean, osteguna, Groseko Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
eta
Otsailaren 5ean, osteguna, Groseko Irrintzi-AEKn, 19:30ean.


Garitik ogira
Irure txiki baserriko kideek gariaren eta ogiaren inguruko saioa eskainiko digute kontsumo arduratsu eta autogestioaren ikuspegitik.

Martxoaren 3an, asteartea, Antiguako AEKn, 09:30ean.


Bakailaoaren arrantza
Untzi museoko erakusketa honek, bakailaoaren arrantzaren ikuspegi orokorra aurkezten du, euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduerari arreta berezia eskainiaz.

Otsailaren 20an, ostirala, Untzi Museoan, 10:30ean.
Martxoaren 26an, osteguna, Untzi Museoan, 18:00etan.


Barreterapia
Maialen Viaña psikologoak barre eragiteaz gain, konfidantza irabazi eta lotsa galtzeko ariketak erakutsiko dizkigu.

Otsailaren 11n, asteazkena, Lugaritz kultur etxean, 18:30ean.


Lurrin eta perfumeak
Maddalen Marzol andoaindarrak lurrin eta perfumeei buruz hitz egingo digu saio teoriko-praktikoan, izan ere perfume laginak probatzeko aukera izango dugu eta nolakoak eta zein osagai dituzten azalduko digu.

Martxoaren 11n, asteazkena, Ernest Lluch kultur etxean, 18:30ean.


Zoriontsu izateko adimen entrenamendua
Gure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.

Apirilaren 27an, astelehena, Okendo kultur etxean, 18:30ean.