San Telmon "Suturak" erakusketari egindako bisitaren erakusgarri, hona hemen pare bat argazki:
Bertan egungo euskal artista askoren lanak ikusi ahal izan genituen, garaiko gizarte gaiekin lotutatako lanak, hain zuzen: generoa, gazteen emantzipazioa,
bullyng-a, bandalismoa vs. artea, eta abar.
Bestalde, Ander Izagirrek "Mundu zaintzaileak" izeneko ikus-entzunezkoa eskaini zigun lau alditan AEK-k Donostian dituen hiru euskaltegietan. A zer gaindosia!
Antiguako AEKn
Anderren "Mundu zaintzaileak" liburuaren aurkezpenaren harira Maitane Aldanondok Irutxuloko Hitzan idatzitakoa ekarri dugu hona, merezi duelakoan.
Munduko txoko bat aukeratu eta beren indar, ahalegin eta dirua
horretan jartzen dute. Meriturik eskatu gabe. Gunea maite dutelako,
besterik gabe». Pertsona horiek betetzen dituzte Ander Izagirreren
Cuidadores de mundos (Munduen zaintzaileak) azken liburuaren
orriak. Bertan, kazetari donostiarrak izena jarri eta hitz egiteko
aukera eman die ezer jasotzeko asmorik gabe lan hori beren gain
hartzen duten zaintzaile anonimo horiei.
«Paisaia bat, haran bat, herri bat... Leku horiek politak dira,
baina, horiek deskribatu ordez, pentsatu nuen hobe zela toki horietan
zeuden bizitzak eta bizimoduak kontatzea». Entzunda zituen kontuak
jarraituz, ingurukoei eta bestelakoei galdetuz pertsonaiak eta
istorioak aurkituz joan zen.
«Istorio miresgarriak zirela iruditu zitzaidan, meritu handia
zutela egiten zutenagatik, eta zabaltzea merezi zutela, esker on
pixka bat jaso zezaten besteen aldetik». Bakoitzarekin egun erdi bat
pasatzen zuen hizketan eta paseoan. Eremu txiki horiekin zein
harreman zuten ikusi nahi zuen Izagirrek; leku batzuetan nola
hunkitzen ziren, nola hitz egiten zuten... «Oso maitekor eta pasio
handiarekin azaltzen zuten beren egitekoa, baina, normalean, oso
umilak dira: ez diote garrantzi handirik ematen egiten dutenari».
Iturriak, sustraiak eta bideak
Batzuentzat, beren bizimodua da, baina askok modu altruistan
egiten dute lan hori, denbora-pasa edo gustuko dutelako. Javier
Etxeparek, adibidez, 200 iturritik gora egin ditu Araban. Egun batean
lagunekin mendian zebilela egarriak zeuden, eta, iturririk ez
zegoenez, egin egin behar zirela pentsatu zuen. Horregatik, porlana
eta hodi puskak hartu eta hori egiten hasi zen.
Bizkaiko arotz baten istorioa bitxiagoa da. Koman egon ondoren,
herrenka ibiltzen zen. Hildako sustrai bat mugitzen hasi zen, eta
horrek energia eman eta berriro indarberritu zuela sentitu zuen.
«Orain, berari emandako bizitza hori hildako sustraiei ematen die,
artelan bilakatuz. Oso pisuak ziren batzuk oparitu zizkidan, eta
sustraiek indarra eman diotela erakutsi nahi izan zidan autoraino
garraiatuz».
Donostian nahiko entzuna da Uliako bideak norbaitek zaintzen
dituela. Baina askok ez daki, Josetxo Mayorrek 20 urte daramatzala
goizero mendiko bideak lehengoratzen. «Ulian orain dauden bide eder
horietan ibiltzen direnetako askok ez daki nori esker ibil gaitezkeen
hain bide ederrean. Eta lan hori Josetxori zor zaio», azaldu du
Izagirrek.
Lehen, jaiegun eta asteburuetan Uliara igotzen zen; orain, hamar
urte erretiratu zenetik, egunero, goizeko zazpietatik hamarretara
bitartean. «Hark esan zidanez, txikitan han asko ibiltzen zen, eta,
urteak pasatu ahala, ikusi zuen haurtzaroko bide horiek guztiak
galduta zeudela, sasiak janda. Horrek amorrua eta pena handia eman
zion, eta, horregatik, bere borondatez hasi zen bidea garbitzen».
2014/12/19
2014/12/01
Abendu-urtarrileko saioak
Kaixo, lagunok!
Ikasturte honetako lehendabiziko saio sorta aurkeztu nahi dizuegu. Gogoratu saio irekiak direla eta doakoak! Interesa edukiz gero, izena eman honela: donostia@aek.org, 607596112.
Mundu zaintzaileak
Ander Izagirre kazetari eta idazleak
Euskal Herriko zenbait txoko zaintzen dituzten pertsona anonimoen
istorioak kontatuko dizkigu; «istorio miresgarriak», haren
hitzetan. Adibidez, Uliako bideak zaintzen dituen lagunari buruz
jardungo du.
Abenduaren 16an, asteartea, Groseko
Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 16an, asteartea, Amarako AEKn, 18:30ean.
Abenduaren 17n, asteazkena, Amarako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 18an, osteguna, Antiguako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 16an, asteartea, Amarako AEKn, 18:30ean.
Abenduaren 17n, asteazkena, Amarako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 18an, osteguna, Antiguako AEKn, 09:30ean.
Nestor Basterretxea
Koldo Mitxelenako bisita gidatu honetan
Nestor Basterretxearen lan ibilbidea aztertuko dugu, batik bat
Irdumendieta baserrian gordetzen diren obrak aurkeztuz. Aldi berean,
Argentinan egindako Gurutze-Bidea, Euskal Herrian ikusi gabeko obra,
eta hainbat diseinu, film... ikusi ahalko dira.
Urtarrilaren 15ean, osteguna, 10:00etan
Urtarrilaren 15ean, osteguna, 18:00etan
Suturak
San Telmo Museoko erakusketa honek
Euskal Herriko artista garaikideen sormen lanak erakutsiko dizkigu.
Artelan hauek gizarteko gertakari askorekin zerikusi estua dutela
erakutsiko digu erakusketak. Gainera, erakusketako hainbat gairen
inguruko irakurketa egingo dugu: generoa, gazteen emantzipazioa,
bullyng-a, bandalismoa vs. artea, eta abar.
Abenduaren 11n, osteguna, 10:00etan
Kristaloterapia
Enara Goikoetxeak hainbat harriren
propietateak zein diren erakutsiko digu, baita harriok gizakiarengan
sortzen duten bibrazio eta eragina ere.
Urtarrilaren 12an, astelehena, Groseko
Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
Urtarrilaren 14an, asteazkena, Amarako
AEKn, 19:30ean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)