Hauxe duzue hurrengo egitaraua. Etorri eta gozatu!!
Zoriontsu
izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto
ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra
bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen
guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.
Noiz: otsailaren 5ean, asteazkena,
09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: otsailaren 11n, asteartea,
18:30ean
Non: Amarako Ikasbide kultur elkartean
Mihiluze
jolasa
Ondo pasatzeko aukera izango duzu
telebistako lehiaketa arrakastatsuan lagunartean jokatuta!
Noiz: otsailaren 20an, osteguna,
18:30ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
Batukada
Arantxa Vicedo Irrintzi euskaltegiko
ikasleak eta Ainara Sarasketa lagunak batukada zertan datzan
azaltzeaz gain, erritmo bat jotzen erakutsiko digute saiora
eramandako musika tresnekin.
Noiz: otsailaren 17an, astelehena,
15:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean
eta
Noiz: otsailaren 18an, asteartea,
09:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean