Datozen hiletarako programazioarekin gatozkizue.
Hi, parte hartzak/n! Hiretzat ere baduk/n eta!
Palindromo tailerra
Markos Gimeno Vesga
ermuarrak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak,
palindromoak, nola eraiki erakutsiko digu. Palindromoa da, adibidez, “Nik enara neraman amaren aranekin”
esaldia.
Noiz: otsailaren 5ean,
asteartea, 15:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK
euskaltegian
Noiz: otsailaren 5ean,
asteartea, 18:o0etan
Non: San Telmo museoan
Beruna poltsikoetan
Ander izagirre kazetari
eta bidaiariak idatzitako liburuan oinarrituta, Frantziako Tourreko istorio,
pasadizo eta xelebrekeriak kontatuko dizkigu; esaterako, Tourrean parte
hartzeko Bilbotik Parisaino bizikletaz joan zen Vicente Blanco ‘El Cojo’rena bezalakoak.
Noiz: otsailaren 28an, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan
Hiru bidaia: hiru kontinente
Uhaina Atxotegi bidaiariak urruneko hiru
kontinentetara egindako bidaien kontakizuna egingo digu, argazki ederrez
lagundurik: Brasil (Amazonia), Ganbia
eta Mongolia.
Noiz: martxoaren 12an,
asteartea, 09:30ean.
Non: Groseko Irrintzi-AEK
euskaltegian
Noiz: martxoaren 13an,
asteazkena, 17:30ean.
Non: Antiguako AEK
euskaltegian
Noiz: martxoaren 14an,
osteguna, 18:15ean.
Non: Amarako AEK
euskaltegian
Noiz: martxoaren 15ean,
ostirala, 09:30ean.
Non: Antiguako AEK
euskaltegian
Euskal Herriko historia txanponen bidez
Mikel Legorburu
numismatikan adituak Euskal Herriko historiaren azalpena emango digu garaian
garaiko txanponen bitartez.
Noiz: apirilaren 11n, osteguna, 18:00etan
Non: San Telmo museoan