San Telmon "Suturak" erakusketari egindako bisitaren erakusgarri, hona hemen pare bat argazki:
Bertan egungo euskal artista askoren lanak ikusi ahal izan genituen, garaiko gizarte gaiekin lotutatako lanak, hain zuzen: generoa, gazteen emantzipazioa,
bullyng-a, bandalismoa vs. artea, eta abar.
Bestalde, Ander Izagirrek "Mundu zaintzaileak" izeneko ikus-entzunezkoa eskaini zigun lau alditan AEK-k Donostian dituen hiru euskaltegietan. A zer gaindosia!
Antiguako AEKn
Anderren "Mundu zaintzaileak" liburuaren aurkezpenaren harira Maitane Aldanondok Irutxuloko Hitzan idatzitakoa ekarri dugu hona, merezi duelakoan.
Munduko txoko bat aukeratu eta beren indar, ahalegin eta dirua
horretan jartzen dute. Meriturik eskatu gabe. Gunea maite dutelako,
besterik gabe». Pertsona horiek betetzen dituzte Ander Izagirreren
Cuidadores de mundos (Munduen zaintzaileak) azken liburuaren
orriak. Bertan, kazetari donostiarrak izena jarri eta hitz egiteko
aukera eman die ezer jasotzeko asmorik gabe lan hori beren gain
hartzen duten zaintzaile anonimo horiei.
«Paisaia bat, haran bat, herri bat... Leku horiek politak dira,
baina, horiek deskribatu ordez, pentsatu nuen hobe zela toki horietan
zeuden bizitzak eta bizimoduak kontatzea». Entzunda zituen kontuak
jarraituz, ingurukoei eta bestelakoei galdetuz pertsonaiak eta
istorioak aurkituz joan zen.
«Istorio miresgarriak zirela iruditu zitzaidan, meritu handia
zutela egiten zutenagatik, eta zabaltzea merezi zutela, esker on
pixka bat jaso zezaten besteen aldetik». Bakoitzarekin egun erdi bat
pasatzen zuen hizketan eta paseoan. Eremu txiki horiekin zein
harreman zuten ikusi nahi zuen Izagirrek; leku batzuetan nola
hunkitzen ziren, nola hitz egiten zuten... «Oso maitekor eta pasio
handiarekin azaltzen zuten beren egitekoa, baina, normalean, oso
umilak dira: ez diote garrantzi handirik ematen egiten dutenari».
Iturriak, sustraiak eta bideak
Batzuentzat, beren bizimodua da, baina askok modu altruistan
egiten dute lan hori, denbora-pasa edo gustuko dutelako. Javier
Etxeparek, adibidez, 200 iturritik gora egin ditu Araban. Egun batean
lagunekin mendian zebilela egarriak zeuden, eta, iturririk ez
zegoenez, egin egin behar zirela pentsatu zuen. Horregatik, porlana
eta hodi puskak hartu eta hori egiten hasi zen.
Bizkaiko arotz baten istorioa bitxiagoa da. Koman egon ondoren,
herrenka ibiltzen zen. Hildako sustrai bat mugitzen hasi zen, eta
horrek energia eman eta berriro indarberritu zuela sentitu zuen.
«Orain, berari emandako bizitza hori hildako sustraiei ematen die,
artelan bilakatuz. Oso pisuak ziren batzuk oparitu zizkidan, eta
sustraiek indarra eman diotela erakutsi nahi izan zidan autoraino
garraiatuz».
Donostian nahiko entzuna da Uliako bideak norbaitek zaintzen
dituela. Baina askok ez daki, Josetxo Mayorrek 20 urte daramatzala
goizero mendiko bideak lehengoratzen. «Ulian orain dauden bide eder
horietan ibiltzen direnetako askok ez daki nori esker ibil gaitezkeen
hain bide ederrean. Eta lan hori Josetxori zor zaio», azaldu du
Izagirrek.
Lehen, jaiegun eta asteburuetan Uliara igotzen zen; orain, hamar
urte erretiratu zenetik, egunero, goizeko zazpietatik hamarretara
bitartean. «Hark esan zidanez, txikitan han asko ibiltzen zen, eta,
urteak pasatu ahala, ikusi zuen haurtzaroko bide horiek guztiak
galduta zeudela, sasiak janda. Horrek amorrua eta pena handia eman
zion, eta, horregatik, bere borondatez hasi zen bidea garbitzen».
2014/12/19
2014/12/01
Abendu-urtarrileko saioak
Kaixo, lagunok!
Ikasturte honetako lehendabiziko saio sorta aurkeztu nahi dizuegu. Gogoratu saio irekiak direla eta doakoak! Interesa edukiz gero, izena eman honela: donostia@aek.org, 607596112.
Mundu zaintzaileak
Ander Izagirre kazetari eta idazleak
Euskal Herriko zenbait txoko zaintzen dituzten pertsona anonimoen
istorioak kontatuko dizkigu; «istorio miresgarriak», haren
hitzetan. Adibidez, Uliako bideak zaintzen dituen lagunari buruz
jardungo du.
Abenduaren 16an, asteartea, Groseko
Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 16an, asteartea, Amarako AEKn, 18:30ean.
Abenduaren 17n, asteazkena, Amarako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 18an, osteguna, Antiguako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 16an, asteartea, Amarako AEKn, 18:30ean.
Abenduaren 17n, asteazkena, Amarako AEKn, 09:30ean.
Abenduaren 18an, osteguna, Antiguako AEKn, 09:30ean.
Nestor Basterretxea
Koldo Mitxelenako bisita gidatu honetan
Nestor Basterretxearen lan ibilbidea aztertuko dugu, batik bat
Irdumendieta baserrian gordetzen diren obrak aurkeztuz. Aldi berean,
Argentinan egindako Gurutze-Bidea, Euskal Herrian ikusi gabeko obra,
eta hainbat diseinu, film... ikusi ahalko dira.
Urtarrilaren 15ean, osteguna, 10:00etan
Urtarrilaren 15ean, osteguna, 18:00etan
Suturak
San Telmo Museoko erakusketa honek
Euskal Herriko artista garaikideen sormen lanak erakutsiko dizkigu.
Artelan hauek gizarteko gertakari askorekin zerikusi estua dutela
erakutsiko digu erakusketak. Gainera, erakusketako hainbat gairen
inguruko irakurketa egingo dugu: generoa, gazteen emantzipazioa,
bullyng-a, bandalismoa vs. artea, eta abar.
Abenduaren 11n, osteguna, 10:00etan
Kristaloterapia
Enara Goikoetxeak hainbat harriren
propietateak zein diren erakutsiko digu, baita harriok gizakiarengan
sortzen duten bibrazio eta eragina ere.
Urtarrilaren 12an, astelehena, Groseko
Irrintzi-AEKn, 09:30ean.
Urtarrilaren 14an, asteazkena, Amarako
AEKn, 19:30ean.
2014/06/19
"Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu!"
Hauxe da, bada, II. euslogan lehiaketaren eslogan irabazlea, Irrintzi-AEK euskaltegiko Lucia eta Libero ikasleen artean osatutakoa.
Libero Italian denez, Lucia bakarrik agertzen da argazkian AEKren ordezkariaren eskutik bertako labeldun produktuez betetako saskia jasotzen. Gainera, Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza bana ere irabazi dute.
Bejondaiela!
Bigarren postuan gelditutako eslogana ere aipatu nahi genuke: "Osasuntsu elikatu, bertakoa kontsumitu".
Heldu den urtean beste gai bat jorratuko dugu. Zein gai? Zeuek proposatu!!!
Libero Italian denez, Lucia bakarrik agertzen da argazkian AEKren ordezkariaren eskutik bertako labeldun produktuez betetako saskia jasotzen. Gainera, Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza bana ere irabazi dute.
Bejondaiela!
Bigarren postuan gelditutako eslogana ere aipatu nahi genuke: "Osasuntsu elikatu, bertakoa kontsumitu".
Heldu den urtean beste gai bat jorratuko dugu. Zein gai? Zeuek proposatu!!!
2014/06/16
Euslogan zerrenda
Kaixo, neska-mutilok!
Hauxek dira zuok bidalitako esloganak. Mila esker parte hartzaile guztiei!
Ostegunerako jakingo dugu nor den irabazlea. Laister arte!
Hauxek dira zuok bidalitako esloganak. Mila esker parte hartzaile guztiei!
Ostegunerako jakingo dugu nor den irabazlea. Laister arte!
BERTAKO PRODUKTUEN
KONTSUMOA SUSTATZEKO ESLOGANAK
Bertako elikagai, osasunez
blai
Geureaz elikatu, bai
osasuntsu
Zer jan hura izan,
Bertan elikatu!
Geureaz gozatu, bertakoa
elikatu
Nongoa jan, hangoa izan
Bertakoa, bai osasuntsu
Geurea bai osasuntsu
Osasuntsu elikatu,
bertakoa kontsumitu
Osasuntsu elikatu,
bertakoa dastatu
Bertakoa bai sanoa
Bertakoaz bapo bai sano
Dasta bertakoa!
Bertakoa dasta!
Zapore ederra, osasuna bai
ederra!
Gizarteak beti aukeratzen
du produkturik hoberena, gurea, baserrikoa.
Etxean, lanean, kalean,
sustraitik kanpo; beti produktu ekologikoa.
Gure produktuak dastatu
eta Basque Country-z gozatu.
Gertukoa maite dugulako.
Gertukoa, gustukoa.
Mauka-mauka, bertakoak
zaporerik badauka!
Geurea, hobea.
Bertakoari kosk! Gurea
delako.
Zure esku dago bertakoari
kosk egitea.
Bertakoa, bertatik
bertara.
Bertakoek bertakoentzat.
Bertakoa, bai dotorea!
Kolorea, usaina eta zaporea!
Gozo, gazi, garratz,
mikatz... Bertako oro goxo!
Gure sustraietatik ahora.
Bejondaizuela!
Bapo, bapo, hemengoa
chapeau!
Bertatik bertara,
baratzetik etxera.
Gure baratzetan prestatzen
duguna, bai goxoa!
Guk produktua jarri eta
zuek gustura jan.
Jan, edan eta disfrutatu.
Ase hemengo produktuekin.
Hemengoarekin asetuz
Guretzat, gurekin jaio
Hemengo produktuak,
aukerarik ederrena
Hurbilago, gozoago
Nahi baduzu gozatu,
bertako produktuak dastatu!
Literaturaz, nekazaritzaz,
eraikuntzaz, kalitateaz hemen ere badakigu
Gustukoa eta ezaguna,
bertako produktua!
Bertako produktuak aukeratzean, sabela eta bihotza hurbil!
Geurearekin batera hazteko, bertakoa dugu erosteko!
Bertako produktuak aukeratzean, sabela eta bihotza hurbil!
Geurearekin batera hazteko, bertakoa dugu erosteko!
EUSKERAZ MINTZATU,
EUSKERAZ DAZTATU
GAU ETA EGUN EUSKARAZ
DAZTATU NAHI DUT
KRESALA,XIRIMIRIA ETA
BERTAKO JANARIA
EUSKERA BELARRI-AHO, LABEL
AHO-SABEL
ETXEKO BEROTASUNARE EZEAN,
IREKI LABEL POTEA!!!
2014/05/21
II. EUSLOGAN LEHIAKETA
Eusko label produktuez osatutako saski ederra eta Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza doan irabazlearentzat!
Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa.
Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Lehiaketa honetan, hain zuzen, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira.
Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
Iazko lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “elkarrekin mintza, euskararen giltza”.
OINARRIAK:
1.- 2014ko maiatzaren 26tik ekainaren 15era egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako produktuen kontsumoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org, honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- Esloganak, bidali ahala, www.irikiatia.blogspot.com helbidean zerrendatuko ditugu.
7.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 21ean jakinaraziko dugu arestian aipatu blogaren bitartez, eta apelaezina izango da.
8.- Saria: irabazleak eusko label produktuez osatutako saskia irabaziko du; baita Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza ere, irabazlea Donostian bizi
bada.
9.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!
2014/05/14
maiatz-ekaineko saioak
Hauxe ikasturte honetako azken saio sorta!
Baina ez dira iriki atiaren azken ekitaldiak izango. Laster batean euslogan lehiaketaren berri izango duzue hemen bertan. Adi egon!
Baina ez dira iriki atiaren azken ekitaldiak izango. Laster batean euslogan lehiaketaren berri izango duzue hemen bertan. Adi egon!
Amaren eskuak
Mireia Gabilondo zuzendariak parte
hartuko du emanaldian, proiekzioa baino lehen filma aurkeztuz, eta
ondoren, parte hartzaileen galderei erantzunez.
Gaztelaniaz azpititulatua!
Noiz: maiatzaren 15ean, osteguna,
18:30ean
Non: Groseko Okendo kultur etxean
Keramika
"Txorizo" eta "Tximiko"
tekniken bitartez buztina landuz hautsontziak, pitxerrak, katiluak...
egingo ditugu, Saioa Ayalak lagunduta.
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Noiz: ekainaren 11n, asteazkena,
09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Noiz: ekainaren 12an, osteguna,
09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
Urak, ibaiak eta
herriak erakusketa
San Telmoko erakusketa honek uraren
inguruko mundu mailako hainbat gatazkaren giza alderdia eta uraren
aldeko zenbait borroka ezagutzeko aukera eskaintzen du. Sei ardatz
nagusiren inguruan antolatuta dago.
Gainera, San
Telmon zehazki, zazpigarren ardatza gehitzen zaio, hain zuzen, tokiko
bi kasurekin, erakusketa barruan bideo eta argazkien bidez
integratzen direnak: Urumea ibaiaren kasua eta Jaizkibelen akuiferoen
kudeaketa.
Noiz: maiatzaren 20an, asteartea,
10:00etan
Noiz:
maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan
Noiz:
maiatzaren 23an, ostirala, 10:00etan
Aldundiaren
jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko
aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren
historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko
funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua
eskaintzen du Aldundiak.
Noiz: ekainaren 3an, asteartea, bi
aukera: 09:30ean eta 18:30ean
2014/03/11
martxo-apirileko saioak
Honatx hurrengo egitaraua!
Besteren artean, altxorrez altxor eta lorez lore ibiliko gara hilabeteotan...
-->
Besteren artean, altxorrez altxor eta lorez lore ibiliko gara hilabeteotan...
-->
Zoriontsu
izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto
ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra
bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren
berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.
Noiz: martxoaren 5ean,
asteazkena, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK
euskaltegian
Euskal
altxorretan barrena
Arkaitz Astiazaran
lasturtarra iazko udaberrian ia 5.000 kilometroko ibilaldia egin zuen
bizikleta gainean Euskal Herrian zehar, eta emaitza Euskal
altxorretan barrena izeneko
ikus-entzunezkoan bildu du. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko
txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrian bidaiatzeko ideiak
ematea da, kirol jarduera, kultura eta euskararen sustapena
uztartuta. Hiru saio:
Noiz: martxoaren 19an,
asteazkena, 07:45ean Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 18:30ean
Non: Amarako AEK
euskaltegian Non: Amarako AEK euskaltegian
Noiz: martxoaren 19an,
asteazkena, 09:30ean
Non: Antiguako Lugaritz
kultur etxean
Erlea
eta erlezaintza
"Erlemundua"
egitasmoko Aitor Zabalak bi emanaldi eskainiko dizkigu:
-Apiterapia:
erlea gure sendagilea?
Noiz:
martxoaren 26an, asteazkena, 09:30ean
Non:
Amarako AEK euskaltegian
-Erlea eta
erlazaintza: naturarentzat ezinbesteko sinbiosia.
Noiz:
apirilaren3 an, osteguna, 09:30ean
Non:
Antiguako AEK euskaltegian
Aquariumera
bisitan
Itsasoaren
oroimena: Kantauri itsasoak gure kondairetan, oroimenean eta
iraganean izan duen garrantzia azpimarratzen da bisita gidatu
honetan. Aquarioak ere bisitatuko ditugu, jakina.
Noiz:
apirilaren 10ean, osteguna, 10:00etan
2014/02/21
Batukada saioak
Hau burrunba!
Bi ikusentzunezko hauetan Irrintzi-AEK euskaltegiko ikasleak ditugu erritmo dantzagarriak jotzen.
Zuen ustez nork jotzen dute hobeto, arratsaldeko saiokoek, goiko bideokoek, ala goizeko saiokoek, behekoek?
Bi ikusentzunezko hauetan Irrintzi-AEK euskaltegiko ikasleak ditugu erritmo dantzagarriak jotzen.
Zuen ustez nork jotzen dute hobeto, arratsaldeko saiokoek, goiko bideokoek, ala goizeko saiokoek, behekoek?
2014/02/05
Otsaileko iriki atia egitaraua
Hauxe duzue hurrengo egitaraua. Etorri eta gozatu!!
Zoriontsu
izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto
ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra
bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen
guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.
Noiz: otsailaren 5ean, asteazkena,
09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: otsailaren 11n, asteartea,
18:30ean
Non: Amarako Ikasbide kultur elkartean
Mihiluze
jolasa
Ondo pasatzeko aukera izango duzu
telebistako lehiaketa arrakastatsuan lagunartean jokatuta!
Noiz: otsailaren 20an, osteguna,
18:30ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
Batukada
Arantxa Vicedo Irrintzi euskaltegiko
ikasleak eta Ainara Sarasketa lagunak batukada zertan datzan
azaltzeaz gain, erritmo bat jotzen erakutsiko digute saiora
eramandako musika tresnekin.
Noiz: otsailaren 17an, astelehena,
15:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean
eta
Noiz: otsailaren 18an, asteartea,
09:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)