2010/05/11

Maiatz-ekaineko egitaraua



Saio irekiak DOAN!!
Izena aurrez eman behar da:Tel: 943 327611/607596112

ANIMATU!!!


Herri musikaren txokora bisita
Herri musika eta herri soinu-tresnak modu ulergarri eta entretenigarrian ezagutzeko aukera izango dugu Oiartzunen dagoen museoa gida baten laguntzaz bisitatuz.

Noiz: maiatzaren 21ean, ostirala, 09:00etan
Nondik irten: Victoria Eugenia partetik, ibai ondotik (Aizpurua autobusa)
Itzulera: 11:00k ingururako Donostian

Argazkigintza digitala (hiru lekutan)
Gorka Bravo argazkilariak kamera digitalarekin argazki hobeak ateratzeko trikimailuak erakutsiko dizkigu, baita ateratako argazkiak nola edertu eta txukundu ere.

1) Noiz: maiatzaren 27an, osteguna, 09:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

2)Noiz: ekainaren 1ean, asteartea, 12:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian (Osinaga)

3) Noiz: ekainaren 3an, osteguna, 18:00etan
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian

Baserria
Euskal Herriko baserriek mendez mende izandako bilakaera eta garapenaren berri emango digu Ainhoa Negeruela arkitektoak, bai eta bertako baserri adierazgarri batzuen ezaugarri eta berezitasunen gaineko jakingarriak ere.

Noiz: maiatzaren 28an, ostirala, 12:00etan
Non: Amarako AEK euskaltegian (Osinaga)

Sahara (lau saio hiru lekutan)
“Mundu bat” izeneko GKEko partaideekin saharar herriaren egoera mintzagai izango dugu.

1)Noiz: maiatzaren 25ean, asteartea, 15:00etan
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian

2)Noiz: ekainaren 1ean, asteartea, 18:0oetan
Non: Amarako AEK euskaltegian (Osinaga)

3)Noiz: ekainaren 8an, asteartea, 16:00etan eta 18:00etan saio bana
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Artikutzara txangoa
Gida batek lagunduta Artikutzako bazterrak ezagutuko ditugu, hiru bat orduko ibilaldi samur eta gozagarri batean.

Noiz: ekainaren 5ean, larunbata, 08:30ean
Nondik: Victoria Eugenia paretik, ibai ondotik (Aizpurua autobusa)
Itzulera: 14:00etarako Donostian

Jolas kooperatiboak
Kometa elkarteko partaideek jolas edo jokoetako leihakortasuna kooperazio edo elkarlan bihurtzen erakutsiko digute saio teoriko-praktikoan.

Noiz: ekainaren 9an, asteazkena, 18:00etan
Non: Kometa elkartearen egoitzan (Bengoetxea 4, behea)


2010/05/06

Otsail-martxoko hainbat saiotako argazki eta bideoak

Otsai-martxoko hainbat saiotako argazkiak ikusi ahal dituzue, lotura hauen gainean klikatuta: Kalendula ukendua, Boliviako haur meatzariak eta matematika biluzik. Heldu den astean maiatz-ekaineko egitarauaren berri zehatza izango duzue.



Bestetik, ETBko "Gaur egun" albistegian Donostiako kaleetan dagoen natura ezagutzeko egindako irteeraren berri eman zutela esan behar dugu. Ez zuten, baina, iriki atia egitasmoa aipatu ere egin; lastima!