Euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera irabaz dezakezu!
Donostiako AEK-k euskarazko *eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa.
Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Lehiaketa honetan, hain zuzen, euskararen erabilera bultzatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. Esate baterako, 18. Korrikan erabilitako leloa: “eman euskara elkarri”.

*eslogan edo slogan
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
OINARRIAK:
1.- 2013ko ekainaren 1etik 20ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak euskararen erabilera sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org, honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- Esloganak, bidali ahala, www.aek.org/blogak/donostia helbidean zerrendatuko ditugu.
7.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 26an jakinaraziko dugu arestian aipatu blogaren bitartez, eta apelaezina izango da.
8.- Saria: irabazleak 2013-2014 ikasturtean AEKren Donostiako euskaltegi batean euskara ikastaro bat doan jasotzeko aukera izango du.
9.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!