2014/03/11

martxo-apirileko saioak

Honatx hurrengo egitaraua!

Besteren artean, altxorrez altxor eta lorez lore ibiliko gara hilabeteotan...


-->
Zoriontsu izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.

Noiz: martxoaren 5ean, asteazkena, 09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Euskal altxorretan barrena
Arkaitz Astiazaran lasturtarra iazko udaberrian ia 5.000 kilometroko ibilaldia egin zuen bizikleta gainean Euskal Herrian zehar, eta emaitza Euskal altxorretan barrena izeneko ikus-entzunezkoan bildu du. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrian bidaiatzeko ideiak ematea da, kirol jarduera, kultura eta euskararen sustapena uztartuta. Hiru saio:

Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 07:45ean Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 18:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian Non: Amarako AEK euskaltegian

Noiz: martxoaren 19an, asteazkena, 09:30ean
Non: Antiguako Lugaritz kultur etxean

Erlea eta erlezaintza
"Erlemundua" egitasmoko Aitor Zabalak bi emanaldi eskainiko dizkigu:

-Apiterapia: erlea gure sendagilea?
Noiz: martxoaren 26an, asteazkena, 09:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian

-Erlea eta erlazaintza: naturarentzat ezinbesteko sinbiosia.
Noiz: apirilaren3 an, osteguna, 09:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Aquariumera bisitan
Itsasoaren oroimena: Kantauri itsasoak gure kondairetan, oroimenean eta iraganean izan duen garrantzia azpimarratzen da bisita gidatu honetan. Aquarioak ere bisitatuko ditugu, jakina.

Noiz: apirilaren 10ean, osteguna, 10:00etan

2014/02/21

Batukada saioak

Hau burrunba!

Bi ikusentzunezko hauetan Irrintzi-AEK euskaltegiko ikasleak ditugu erritmo dantzagarriak jotzen.

Zuen ustez nork jotzen dute hobeto, arratsaldeko saiokoek, goiko bideokoek, ala goizeko saiokoek, behekoek?


2014/02/05

Otsaileko iriki atia egitaraua

Hauxe duzue hurrengo egitaraua. Etorri eta gozatu!!


Zoriontsu izateko Adimen Entrenamendua
Gure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzen laguntzen duen bide eraginkorra bilakatu den teknika bilduma da Entrenamendu Mentala. Honen guztiaren berri emango digu Urko Arozena adituak saio praktikoan.

Noiz: otsailaren 5ean, asteazkena, 09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
eta
Noiz: otsailaren 11n, asteartea, 18:30ean
Non: Amarako Ikasbide kultur elkartean

Mihiluze jolasa
Ondo pasatzeko aukera izango duzu telebistako lehiaketa arrakastatsuan lagunartean jokatuta!

Noiz: otsailaren 20an, osteguna, 18:30ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian

Batukada
Arantxa Vicedo Irrintzi euskaltegiko ikasleak eta Ainara Sarasketa lagunak batukada zertan datzan azaltzeaz gain, erritmo bat jotzen erakutsiko digute saiora eramandako musika tresnekin.

Noiz: otsailaren 17an, astelehena, 15:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean
eta
Noiz: otsailaren 18an, asteartea, 09:30ean
Non: Groseko Kortxoenea gaztetxean