2010/12/14

Santo Tomas egunean korrika arropa salgai


Irrintzi euskaltegiak arropa postua jarriko du Santo Tomas egunean, goiz eta arratsaldez, Groseko Txofre enparantzan.
Korrika laguntzaile kanpaina iragartzeko egindako prentsaurrean ateratako argazkiak ikusi ahal izango dituzu hemen klik eginda, zer nolako arropa dotorea jarriko dugun ikus dezazun, aurrerapen moduan.
Argazkiak ikusita, nabari da arropa jantzi genuenok modelo ez profesionalak eta erdipurdikoak ginela... baina arropak merezi du, benetan.
Arropaz gain, korrika laguntzaile egiteko aukera ere izango duzue, jakina.
Euskarak eta AEK-k zuen laguntza eskertuko du, berriz ere, 2011ko korrika, arrakastatsua izan dadin!

No hay comentarios: