2014/06/19

"Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu!"

Hauxe da, bada, II. euslogan lehiaketaren eslogan irabazlea, Irrintzi-AEK euskaltegiko Lucia eta Libero ikasleen artean osatutakoa.


Libero Italian denez, Lucia bakarrik agertzen da argazkian AEKren ordezkariaren eskutik bertako labeldun produktuez betetako saskia jasotzen. Gainera, Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza bana ere irabazi dute.

Bejondaiela!

Bigarren postuan gelditutako eslogana ere aipatu nahi genuke: "Osasuntsu elikatu, bertakoa kontsumitu".

Heldu den urtean beste gai bat jorratuko dugu. Zein gai? Zeuek proposatu!!!


No hay comentarios: