Hementxe dituzue 2009ko abenduko “iriki atia” topalekuko saioak. Gogoratu edozeinek eman dezakeela izena. Animatu!!!
Mongolia (bi saio)
Uhaina Atxotegik bere lagunarekin Mongolian izandako bizipenak izango ditugu mintzagai, bidaian egindako argazkien laguntzaz.
Noiz: abenduaren 1ean, asteartea, 9:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: abenduaren 11n, ostirala, 09:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)
Euskal Kantugintza Berria (bi saio)
Ez dok Amairutik hasita Negu Gorriak bitarteko kantagitzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta.
Noiz: abenduaren 2an, asteazkena, 16:00etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Noiz: abenduaren 16an, asteazkena, 18:00etan
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Neguko solstizioa (bi saio)
Zer zen solstizioa? Zeintzuk ziren solstizioari lotutako Euskal Herriko errito, sinismen eta ohiturak? Zen gertatu zen kristau erlijioa zabaldu zenean? Aritza Bergara honelako galderei erantzuten saiatuko da, ilustrazioen proiekzioarekin osatuta.
Noiz: abenduaren 17an, osteguna, 15:300ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: abenduaren 17an, osteguna, 18:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)
No hay comentarios:
Publicar un comentario