2010/12/02

Abendu-urtarrileko egitaraua

Kaixo, aspaldiko lagunak!

Hemen gara berriz ere beste egitarau mamitsu batekin. Gogoratu saio irekiak direla, eta doakoak!


Groenlandia kraskatzen (hiru saio)
Ander Izagirre kazetari eta bidaiariak Mikel Essery bidaia kontakizunen lehiaketa irabazi berri du Groenlandiako inuitei buruzko idatzi ederrarekin. Argazkiez lagundutako emanaldiak izango ditugu aipatu gaiaren inguruan.

Noiz: abenduaren 16an, osteguna, 9:30ean
Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)
Eta
Noiz: abenduaren 16an, osteguna, 18:00etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Noiz: abenduaren 17an, ostirala, 9:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian

Kalendula ukendua (bi saio)
Itziar Salegi sendabelarretan eta aromaterapian adituak Kalendula ukendua nola prestatzen den eta zertarako erabil dezakegun azalduko digu. Gainera, norberak egindako ukendua eramango du olentzerotako opari.

Noiz: abenduaren 14an, asteartea, 09:15ean
Non: Itziarren Osasun Eskolan (Isabel II, 3)
Eta
Noiz: abenduaren 14an, asteartea, 16:15ean
Non: Itziarren Osasun Eskolan (Isabel II, 3)

Palindromo tailerra (bi saio)
Markos Gimeno Vesga ermuarrak aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak, palindromoak, nola eraiki erakutsiko digu. Palindromoa da, adibidez, “Nik enara neraman amaren aranekin” esaldia.

Noiz: urtarrilaren 18an, asteartea, 15:30ean
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Noiz: urtarrilaren 18an, asteartea, 18:00etan
Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian

Antxon Mendizabal Sanz artistari bisita

Grosen duen tailerrera bisitan joango gatzaizkio Antxon Mendizabal Sanz, eskultore, margolari eta tailagileari. Lanak ikusteaz gain, solasaldia izango dugu bere obraz nahiz artista ibilbideaz.

Noiz: urtarrilaren 13an, osteguna, 10:00etan
Non: Groseko Galtzara Nagusian duen tailerrean
Eta
Noiz: urtarrilaren 14an, ostirala, 10:00etan
Non: Groseko Galtzara Nagusian duen tailerrean


Saio irekiak DOAN!!
Izena aurrez eman behar da:Tel: 943 327611/607596112
donostia@aek.org http://www.irikiatia.blogspot.com/

ANIMATU!!!

No hay comentarios: