Ondoko irakaspena eman digu Amets Arzallusek Irrintzi-AEK euskaltegian: denok dakigu bertsotan, eta gutxien uste dugunean egiten dugu bertsotan. Gaizki ere lotsarik gabe egin behar da, zeren eta gaizki ari garela uste dugunean, behar bada ongi ari gara.
Parte hartzaileetako bat Ametsekin solasean.
Bihar joan beharra dago ikastola?
honelaxe jarraitu omen zuen Ametsek:
Kotxez edo motorrez ez dakigu nola...
Youtubeko bideo honetan azaltzen du berak botatako edo, behinik behin, gogoratzen duen lehen bertsoa nola osatu zuen. Horrekin batera guztion artean kantatu dugun bertso-sorta ere azaltzen da: jolastea da... Nonbait, Bilbon "prohibido jugar" zioen afixa irakurri ondoren osatutakoak. Horiek ahotsak horiek!
Jolastea
da... (haurtxo txikiaren doinuan)
Jolastea da
eskutik heldu ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta
hizkitan irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan
da ama jolasa debekatzea?
Jolastea da
zilipurdika lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar
batetik hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da
denbora pasa ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo eta kuku kantatzea...
Ta masailean
hatz marka bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da
oherakoan ilargia itzaltzea,
jolastea da
pijama jantzi ta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan opari bat zabaltzea,
ta egunsenti lapurtu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da kulunpioa, jolastea ohatzea,
jolastea da
olatutxoa, jolastea baratzea,
jolastea da umetokia, jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da zuhaitz atzean mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin betiko eskapatzea,
jolastea da
hitzak askatu, ta bizitzak asmatzea...
Debekuekin
jolastea da jolasa debekatzea.
Eta bertso berriak ere osatu ditugu denon artean; jakina, Ametsen ezinbesteko laguntzarekin.
Hitz bat emanda, kasu honetan mobila, errimak bota ditugu parte hartzaileok. Guztietatik bila, abila eta leihatila aukeratuta, bertsoa egin dugu:
Zuk hala uste arren ez zara abila
kokoteraino zaude entzunez mobila
bota nahiko bazenu horra leihatila
baina bota orduko baietz joan bila
Eta beste bertso bat, entzule batek Rato hitza (Bankiako presidentea zena) proposatuta:
Asko jaten duena gelditzen da bapo
baina dena amaitzen da ta azkenean papo
Bankia sortu zuten baina zertarako
orain ikusi dugu zer gizon den Rato
a zer birigarro eta a zer pajarrako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario