Ikasturte berriko lehen egitaraua duzue hauxe.
Gozatu dohako saio ireki hauekin!
Beruna poltsikoetan
Ander izagirre kazetari
eta bidaiariak idatzitako liburuan oinarrituta, Frantziako Tourreko istorio,
pasadizo eta xelebrekeriak kontatuko dizkigu; esaterako, Tourrean parte
hartzeko Bilbotik Parisaino bizikletaz joan zen Vicente Blanco ‘El Cojo’rena
bezalakoak.
Noiz: abenduaren 3an, astelehena, 09:30ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Noiz: abenduaren 5ean, asteazkena, 09:30ean
Non: Amarako Ikasbide Kultur Elkartearen egoitzan (Isabel II, 15)
|
Antxon Mendizabal Sanz artistari bisita
Grosen duen tailerrera
bisitan joango gatzaizkio Antxon Mendizabal Sanz, eskultore, margolari eta tailagileari.
Lanak ikusteaz gain, solasaldia izango dugu bere obraz nahiz artista
ibilbideaz.
Noiz: abenduaren 20an, osteguna, 18:00etan
Non: Groseko Galtzara Nagusian duen tailerrean
|
Hitanoa
Ritxi Lizartza
itzultzaile eta irakasleak hitano erregistro informalaren ezaugarriez arituko da, eta zenbait jarduera
burutuko ditugu adibide moduan. “ Etor hadi, lagun!”
Noiz: urtarrilaren 9an, asteazkena, 10:00etan
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Noiz: urtarrilaren 15ean, asteartea, 18:00etan
Non: San Telmo museoan.
|
Badu bada
San Telmo museoko “Badu bada, euskara mundu eleanitzean”
izeneko erakusketa erraldoira joango gara gida batek lagunduta. www.badubada.com
Noiz: urtarrilaren 24an, osteguna, 17:30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario