2017/05/19

V. Euslogan lehiaketa



Mahala baserriko produktu naturalez betetako saski ederra irabazi!


Ingurumena zaindu eta saria eskuratu!

 
Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan,
ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira.

Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondoko
honek irabazi zuen: “Euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”.
III. lehiaketan landaturismoa sustatzea zen gaia eta "Ahokada bat haize, landetxean aise" esloganak irabazi zuen. Joan den urtean kirola zen sustatu beharrekoa eta hoberena hauxe: “Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza"



OINARRIAK:
1.- 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 11ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak
ingurumena zaintzea sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.
eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako
arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 16an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria:
Mahala baserriko produktu naturalez osatutako saskia.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.

 

No hay comentarios: