2014/05/21

II. EUSLOGAN LEHIAKETA



Eusko label produktuez osatutako saski ederra eta Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza doan irabazlearentzat!



Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekimen berri gisa.

Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.

Lehiaketa honetan, hain zuzen, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira. 

Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.

Iazko lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “elkarrekin mintza, euskararen giltza”.


OINARRIAK:
1.- 2014ko maiatzaren 26tik ekainaren 15era egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako produktuen kontsumoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org, honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- Esloganak, bidali ahala, www.irikiatia.blogspot.com helbidean zerrendatuko ditugu.
7.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 21ean jakinaraziko dugu arestian aipatu blogaren bitartez, eta apelaezina izango da.
8.- Saria: irabazleak eusko label produktuez osatutako saskia irabaziko du; baita Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza ere, irabazlea Donostian bizi
bada.
9.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!


No hay comentarios: