Baina ez dira iriki atiaren azken ekitaldiak izango. Laster batean euslogan lehiaketaren berri izango duzue hemen bertan. Adi egon!
Amaren eskuak
Mireia Gabilondo zuzendariak parte
hartuko du emanaldian, proiekzioa baino lehen filma aurkeztuz, eta
ondoren, parte hartzaileen galderei erantzunez.
Gaztelaniaz azpititulatua!
Noiz: maiatzaren 15ean, osteguna,
18:30ean
Non: Groseko Okendo kultur etxean
Keramika
"Txorizo" eta "Tximiko"
tekniken bitartez buztina landuz hautsontziak, pitxerrak, katiluak...
egingo ditugu, Saioa Ayalak lagunduta.
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Noiz: ekainaren 11n, asteazkena,
09:15ean
Non: Antiguako AEK euskaltegian
Noiz: ekainaren 12an, osteguna,
09:15ean
Non: Groseko Irrintzi-AEK euskaltegian
Urak, ibaiak eta
herriak erakusketa
San Telmoko erakusketa honek uraren
inguruko mundu mailako hainbat gatazkaren giza alderdia eta uraren
aldeko zenbait borroka ezagutzeko aukera eskaintzen du. Sei ardatz
nagusiren inguruan antolatuta dago.
Gainera, San
Telmon zehazki, zazpigarren ardatza gehitzen zaio, hain zuzen, tokiko
bi kasurekin, erakusketa barruan bideo eta argazkien bidez
integratzen direnak: Urumea ibaiaren kasua eta Jaizkibelen akuiferoen
kudeaketa.
Noiz: maiatzaren 20an, asteartea,
10:00etan
Noiz:
maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan
Noiz:
maiatzaren 23an, ostirala, 10:00etan
Aldundiaren
jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko
aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren
historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko
funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua
eskaintzen du Aldundiak.
Noiz: ekainaren 3an, asteartea, bi
aukera: 09:30ean eta 18:30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario