-->
www.nekatur.net landa etxeen atariak eskainita, bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldi ederrerako bonoa irabazi!
-->
Landa turismoa sustatu eta saria eskuratu!
Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du “iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua”ren ekintza osagarri moduan.Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan.
Lehiaketa honetan, landa turismoa sustatzeko asmoa duten esloganak osatu beharko dira.
Zer da eslogana edo slogana?
Jendearen arreta piztu eta erakartzeko esaldi laburra. Produktu edo ideia bati buruz pertsonek duten jarrera aldatu edo finkatzea du helburu.
I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondokoak irabazi zuen: “euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi genuen, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”.
OINARRIAK:
--> 1.- 2015eko maiatzaren 18tik ekainaren 12ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak bertako landa turismoa sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.org honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako zuzendariek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 17an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: irabazleak landa etxe batean bi lagunentzako bi gau eta gosariak jasotzen dituen egonaldirako bonoa jasoko du Nekatur-en eskutik.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespena.
Parte hartu! Sariak merezi du eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario