2015/05/11

Maiatz eta ekaineko saioak



Paisaiaren murmurioa
Hainbat artistaren paisaiaren inguruko begirada anitzen sorta ikus dezakegu Koldo Mitxelenako erakusketa honetan.

Literaturak sortutako locus amoenus terminoak, leku idiliko eta atsegin gisa, iradokitzen du badagoela paradisuko, bakezko eta soseguzko natura bat: paradisukoa. Baina, era berean, badago locus horrendus deitutakoa: goibela, basoaren enigma eta misterio kezkagarria, ezkutukoa eta ezezaguna...

Maiatzaren 28an, 18:00etan.


Comète. Ihesbide sarea (1941-1944)
II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Gibraltaraino eramaten zituen, euskal muga Bidasoa edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren.
San Telmoko erakusketa honetarako material didaktikoa prestatuta dago bisita era autonomoan egin ahal izateko.

Maiatzaren 21ean, 18:00etan.
Maiatzaren 26an, 11:00etan.


Aldundiaren jauregira bisitan
Donostiako Gipuzkoa plazan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aurrerantzean herritarrek. Izan ere, Jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua ere ezagutzeko aukera ematen duen bisita gidatua eskaintzen du Aldundiak.

Ekainaren 12an, 09:30ean.


Welcome” Palestina
"Welcome" da Palestinara iristen zaren momentuan etengabe Palestinarrek esaten dizuten hitza. Ongi etorria da palestinarren egoera ezagutzera joaten den edonor.
Bakea eta duintasuna taldeko kideek gidatutako saioaren helburua Palestinan Israelek burutzen dituen giza eskubideen urraketak ezagutzea da eta baita, honen aurrean, Euskal Herritik egin dezakeguna aztertzea ere

Ekainaren 2an, 09:30ean, Zuhaizti ikastetxean.
Ekainaren 2an, 18:30ean, Amara Berrik AEK euskaltegian.


Euskal kantagintza berria
Ez dok Amairutik (1961) hasita Negu Gorriak (1990) bitarteko kantagintzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren ahotsak eta gitarrak lagunduta.

Maiatzaren 13an, asteazkena, Antiguako Lugaritz kultur etxean, 18:30ean.

Bizikletaren mantentze lanak
Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.

Ekainaren 10ean, asteazkena, Amarako Ernest Lluch kultur etxean, 18:30ean.


No hay comentarios: