Bi hilabete hauetarako prestatutakoa duzue txartel honetan: bisita gidatuak, euskaltegietako saioak eta Bageraren egoitzan egitekoak diren saioak.
Guztietara etor zaitezkete, aurretik abisatuta. Izena emateko:
donostia@aek.eus
607596112
943327611
Tokialdatu
Maider Lopezen bakarkako erakusketa. Artista donostiar honek curriculum garrantzitsua du gune publikoetan egindako esku-hartzeetan eta nazioarteko erakusketetan. Lehenengo aldiz leku berean erakutsiko dira artistak azkeneko 10 urteetan egin dituen proiektuak.Koldo Mitxelenan, urtarrilaren 28an, asteartea,18:30ean
Hain urrun, hain hurbil: 70eko hamarkadako argazki-dokumentalismoa
Hirurogeita hamarreko urteen hasieran sei argazkilarik iruditan eman zuten estatuko probintzietako hiri txiki eta herrietako bizitza, bazterreko kulturak eta tradizioak; beti ere begirada pertsonal eta berritzailez, etapa frankistak inposatutako estereotipoetatik urrun.San Telmon, abenduaren 15ean, asteartea, 18:30ean
Txernobil txiki bat etxe bakoitzean
Ander Izagirre idazle eta bidaiariak istripua gertatu zeneko ikarak eta gaur egungo miseriak azalduko ditu hainbat istoriotan. Istorio hauek gizarte baten eraldaketaren berri ere ematen dute: leherketa nuklearrak mentalitate bat ere suntsitu eta gizarte sobietarrean aldaketak indartsuak eragin zituen.Antiguako AEKn, abenduaren 11n, ostirala, 09:30ean
Amarako AEKn, abenduaren 15ean, asteartea, 19:00etan
Amarako AEKn, abenduaren 16an, asteazkena, 10:00etan
Groseko AEKn, abenduaren 18n, ostirala, 10:00etan
Bitxigintza: argizaritik metalera
“Argizari galduaren metodoa” erakutsiko digu Agarak. Azalpenak entzun eta gero, parte hartzaileek argizarian bitxi personal bana sortuko dute tailer honetan. Gerora, nahiko balute, argizarian sortutakoa metalera, zilarrera edo brontzera, pasatzeko aukera izango lukete.Bageraren egoitzan (Hernani kalea, 15)
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean
Eguraldiak harrapatuta
Eguraldi mapak hobeto interpretatzen ikasiko dugu Gloria Latasa geografoaren laguntzarekinBageraren egoitzan (Hernani kalea, 15)
Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario