Hiruhileko honetako programazioa duzue hauxe. Gogoratu saio irekiak izanda ere, aurrez izena eman behar duzuela!
Inauteria, gizakia naturaren kontra
Edu Zabalak argitaratu duen inauteriaren oinarri zaharrei buruzko ikerlana hizpide izango dugu irudiez lagunduta.Amarako AEKn, otsailaren 17an, asteazkena, 19:00etan
Bizikletaren mantentze-lanak
Patxi Minerrek gure bizikleta puntu-puntuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsiko dizkigu.Bageran, otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean
Lore-bitxigintza
Lehenik, naturarekin lotura duten bitxigileak ezagutuko ditugu eta material naturalak bereganatzeko dituzten bideak aztertuko dugu. Ondoren, material naturalak itsasteko teknikak ikasita, besoan ipintzeko pultserak egingo ditugu.Antiguako AEKn, otsailaren 24an, asteazkena, 09:30ean
Begiak irekita
Kubokutxako erakusketa honek Marta Cardenasen (Donostia, 1944) obrara bi atal handiren bidez hurbiltzea proposatzen du: Barrualdea eta Kanpoaldea.Martxoaren 16an, asteazkena, 10:00etan
Martxoaren 17an, osteguna, 18:30ean
Bertsolaritza
Bertsoen nondik norakoak ezagutuko ditugu Amets Arzallus hendaiarraren laguntzaz, bai eta bertsoak osatu ere.Bageran, martxoaren 16an, asteazkena, 18:30ean
Erleak eta erlezaintza
Erlemunduko lagunek erleek eta erlazaintzak polinizazioan eta naturan duten garrantzia azalduko digute, besteak beste, eta ezti gozoa dastatzeko aukera ere izango dugu.Bageran, apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean
Emakumeak eta itsasoa
Untzi museoak berak produzitutako aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana jakinarazten dio jendeari.Apirilaren 28an, osteguna, 15:30ean
Apirilaren 28an, osteguna, 18:30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario